Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelan adlag nola. (ikus beheko konbinatorian zelan galdetzailearen agerraldi maizkoenak)
1 zelan edo halan nola edo hala.

Anaiek esan zuten egingo zutela bizimodua zelan edo halan eta etorriko zirela bihar-etzi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 57. orr.

Ala azken urteetako bizimodu ezin hobeari zelan edo halan eusten saiatu, irudimena erabiliz?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 25. orr.

Euren espeziean ez baina espezierik ezean, nolabait esateko, ezagunak ditugunak ezagunak zaizkigu, zelan edo halan, ezezagunak zaizkigularik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 367. orr.

Ni handik gutxira atzetik joan natzaio, benetako detektibeak baino askoz artega eta traketsago, baina zelan edo halan jarraitu diot, eta denbora guztian bakarrik ibiltzen ikusi dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 34. orr.

Zelan edo halan, nonbaitetik ezagutzen nituela iruditzen zitzaidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 186. orr.

Lortuko zutela, zelan edo halan, euren harremanari eustea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 192. orr.

Sinistuta geunden denborak osatuko zizkiola, zelan edo halan, zauri guztiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 56. orr.

-Nik ezin neban etsi eta ume bat euki gura neban zelan edo halan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 110. orr.

2 zelan ez nola ez.

Berak ere bai, zelan ez, eta hasiera batean horrela jokatzeak nazka ematen zion arren, urteen poderioz gogortu egin du bihotza.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.

Era berean, guztiz ikusgarria izan da zero grabitatea irudikatzen duen eszena, nahiz eta hemen ere, zelan ez, barrabiletatik heltzen dioten astronauta bati espazioan gal ez dadin.  Berria - Kultura   2004-05-09

Giza dorreekin egindako akrobaziak, haga malguen gaineko jauzi izugarriak eta, zelan ez, agur-ekitaldia, denek sokasaltoan burutzen dutena.  Berria - Kultura   2004-06-05

Apustuak bolo-bolo, zelan ez.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 49. orr.

-Musikea entzuten? -Bai. Zelan ez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 110. orr.

3 zelan, halan

Euliak zakur hilari zelan, halan bildu zitzaizkien, ohartu orduko, ingurura.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus