Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotel Suisse-ren hallean (barka: ezkaratzean), belus, erditzal eta errezelazko oasi anakroniko hartan, zain neukan Martini doktore zelakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.
Aita gizajoari zoragarria iruditu zitzaion, agiri zelako hura pergaminozko paperean eta tinta txinatarraz dotore idatzita zegoelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 417. orr.
"Zeruko jainko guzien haserrea lurrera hustu zenean, zimiztak jota arrailatutako arbol madarikatu batek iradoki zuen kontua, erromatarren Arbor Infelix zelakoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.
Bere lagun hura, Julio zelako hura, ia-ia arkitektoa zena, idazlea zela errepikatu zidan, idazle handia zela oso. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Hitzaldiari sarrera moldatzen ari zitzaion Beltza zelako hura, Mikelek atetik hozkirria sentitu zuenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.
Nolanahi ere, zena zelako kausagatik, su gartsuak bere zarata beldurgarrian oihanak sustraien hondoraino irensten zituenean [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.
Gazteen mintzaira edo zena zelako hura ulergaitza zelako bai guretzat bai bi tipo diplomatiko poliglota haientzat ere. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.
Han geldituko ziren adarrak sotoko pareta zuloren batean, bihar edo etzi sepapotoa edo zena zelakoa zintzilik patzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.
Halaz guztiz, eta hutsak huts, seigarren sentimen edo zena zelakoa beti izan zuen kontuan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.
zena zelakoa (7)