Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ai, Iñaki, zelako zakarrak zareten euskaldunak! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 58. orr.
Ez zekien nola hartuko zuen Mariak, zelako aurpegiz. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 129. orr.
Zelako subnormal aurpegia geratuko zitzaidan! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 55. orr.
Ikusi behar zenuen, Antonia, zelako berbakera daukan Asenjo horrek. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 43. orr.
Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.
Joder, zelako gozamena! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 90. orr.
Carlosek irribarre egin zuen, zelako ideia, osaba, zurekin kezkaturik nengoen, besterik ez. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 133. orr.
Txomin Barullo tabernara, bale Kat, zehazki Karlos dagoen taberna, zelako punteria, neska. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 62. orr.
Ikasketa-burua, zelako beldurra! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 62. orr.
-Konturatzen al haiz, Jorgito?, zelako puntualitatea! Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.
Fusilatzen nautenean eska ezazue ez egiteko tiro burura, nire zerebroa aztertu ahal izango duzue horrela, nire lobuloen konfigurazioa, zelako asasinoa naizen ikusteko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.