Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han zegoen, etxe-atzeko zelaitxoan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 47. orr.
Etxe bikiak, beren zinkezko teilatuko garajearekin, beren etxe atzeko zakur etxola eta zelaitxo belar-ebakiarekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 156. orr.
Itsas labarraren gaineko zelaitxoan . Txillardegi «Putzu», 1999 - 327. orr.
Banekien nik, Tenek berak esana, goiko zelaitxo borobileko aulkietako batean eseri ohi zela. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.
Handik gertu, hondartza amaitu eta mendia hasten zen inguruan, zelaitxo batean zeukaten jarrita kanpin-denda. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.
Enkajezko kulero zuri garden batzuk jantzi nituen, nire zelaitxo beltz eta kizkurra igartzen uzten dutenak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.
Central Park-etik pasatu nintzen bakoitzean, umeak ikusi nituen bertako izotz pista, zoo, zaldiko-maldiko, museo, beisbol zelaitxo eta gainerako gune guztietan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.