Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelairatu, zelaira(tu), zelairatzen 1 da ad futbolean-eta, zelaira joan, zelaira atera.

Azken bolada negargarria zuzendu asmoz zelairatuko da gaur Osasuna Sanchez Pizjuan futbol zelaira.  Berria - Kirola   2004-05-23

Nire zirrara, Errealeko jokalariak eta nire idoloak zelairatu zirenean!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 33. orr.

Halaxe geundela, bada, zelairatzeko zorian, gizon segail bat topatu genuen harmailetan eserita, gugandik berrogei bat metrora.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.

Montpellierren aurka zelairatu zen bigarren zatian.  Berria - Kirola   2004-05-07

Partida hasi baino askoz lehenago zelairatzen dira, eta beren tranpak eta beren begiradak jartzen dituzte zepoetan eta zelaiko putzuen hondoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.

Bigarren zatian zelairatu zen.  Berria - Kirola   2006-03-10

Olympique indartsu zelairatuko da lehen 15 minutuetan, Anoetan lortu zuen errenta handitu eta partida erabakita uzten saiatzeko lehenbailehen.  Berria - Kirola   2004-03-09

2 du ad zelaira eraman, zelaira aterarazi.

Ohiko jokalariak zelairatuko ditu gaur Aguirrek Sevillari aurre egiteko.  Berria - Kirola   2004-05-23

Ezin da ahaztu Amorrortuk zelairatu zuen atzelari lerroa Ligako gazteena dela.  Berria - Kirola   2004-12-07

Ordezkoen aulkian eserita eduki ondoren, ordu laurdentxoa baino falta ez zelarik zelairatu ninduen anai Jaxintok.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Alaveseko teknikoak ezin izango du lesioengatik nahi duen hamaikakoa zelairatu.  Berria - Kirola   2004-01-11

Litekeena da Bakero bere ideiei leial izatea, eta Malagaren aurka jokatu zuen hamaikako bera zelairatzea.  Berria - Kirola   2006-04-08

Patrice Lagisquet mintzatu zen horretaz, atzo: «Bistan da nekatuta egongo direla, baina era berean, ez dute igandeko hamabosteko bera zelairatuko.  Berria - Kirola   2004-05-26

Entrenatzaileak ni ez zelairatzea erabaki zuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.

Real Madrilek eta Bartzelonak, esaterako, hamaika danimarkar zelairatzeko aukera izango dute, nahi izanez gero.  Berria - Harian   2005-12-14

Clementek, Espainiako selekzioaren azkeneko partidetan ohi bezala, Holandaren kontrakoan ere deitu ninduen, baita zelairatu ere...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren zatian zelairatu (7)

ezingo du zelairatu (3); garaipenaren bila zelairatu (3); gogotsu zelairatu (5); hamabostekoa zelairatu (3); hamaikakoa zelairatu (8); hamaikakoa zelairatu zuen (6); hasierako hamaikakoan zelairatu (8); hasieratik zelairatu (7)

irabaztera zelairatu behar (5); jokalari guztiak zelairatu (3); jokalari zelairatu (8); jokalari zelairatu zituen (4); jokalariak zelairatu (4); lasai zelairatu (3); legez kanpo zelairatu (3); llorente zelairatu (3); lo zelairatu (3); murillo zelairatu (3)

ohiko hamabostekoa zelairatu (3); ordez zelairatu (7); ordez zelairatu zen (3); ronaldo zelairatu (3); soilik zelairatu (4)

zelairatu aurretik (5); zelairatu da (4); zelairatu du (6); zelairatu eta berehala (4); zelairatu ginen (4); zelairatu orduko (3); zelairatu zen (46); zelairatu zen osasuna (3); zelairatu ziren (36); zelairatu zituen (24); zelairatu zituzten (3); zelairatu zuelako (3); zelairatu zuen (72); zelairatu zuen hamaikako (3)

garaipenaren bila zelairatuko (9); gaur zelairatuko (6); hamabosteko bera zelairatuko (5); hamabostekoa zelairatuko (3); hamaikako bera zelairatuko (7); hamaikakoa zelairatuko du (9); hamaikakoan zelairatuko (3); hasieratik zelairatuko (11); hasieratik zelairatuko da (3); hasieratik zelairatuko du (4); hasieratik zelairatuko duen (3); helburuarekin zelairatuko da (3)

jokalari zelairatuko ditu (4); jokalariak zelairatuko ditu (8); motibatuta zelairatuko (4)

onena zelairatuko du (3); premiarekin zelairatuko dira (3); puntuen bila zelairatuko (3); talde bera zelairatuko (3); taldea zelairatuko (6); taldea zelairatuko du (5)

zein hamaikako zelairatuko (11); zelairatuko da gaur (5); zelairatuko dela (7); zelairatuko denik (3); zelairatuko dira (27); zelairatuko dira gaur (7); zelairatuko direla (11); zelairatuko ditu (29); zelairatuko ditu gaur (5); zelairatuko dituen (3); zelairatuko du (71); zelairatuko du aguirrek (3); zelairatuko du gaur (5); zelairatuko duen hamaikakoa (10); zelairatuko duen taldea (5); zortzi jokalari zelairatuko (4)

zelairatutako hamaikakoarekin alderatuz (4)

hamaikako desegokia zelairatzeagatik (3)

zelairatzeko aukera (6); zelairatzeko aukera izango (3); zelairatzeko moduan (8); zelairatzeko moduan izango (3); zelairatzeko prest (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus