Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lisieuxeko basilikako eskailerak eta aurreko zelaigunea errefuxiatuz beteta zeuden. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.
Kontzentrazio zelaian hiru zelaigune badira eta horietan bizia arras desberdina da: diziplina gunea, huntan egun guziz, gau guziz, hotzak, goseak, akidurak, eritasunak, bortizkeriak beren berexketak egiten dituzte; enbaldituen gunea, huntan lau biltegi badira, horietan metatzen dira 61 urtez goiti direnak; zelaigune haundia, hor badira biltegi batzu doi bat apainduak eta lasaiak, horietan bizi dira fagoratuak direnak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.
Postalaren alde batean argazki bat ageri zen, non bi mutiko, besopean kalashnikov bana zeramatenak, agertzen ziren oihaneko zelaigune batean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 105. orr.
Aldapa bukatu zenean, bidetxoaren bi aldeetara zelai gune zabalak aurkitu zituzten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 131. orr.
Harkaitzaren zelaigune bihurgunetsuaren amaieran, antxeta saldo izugarriek oihu egiten zuten beren lagun hil berrien eta urteetako zirinaren gainean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.
Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean gelditu zen. Elizen arteko biblia Lk 6,17
Hemen, ez da tolesdurarik zelaiguneetan, ordeka zabal luzeak baino ez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.
Jerusalemgo Mezkiten Zelaigunean bildu ziren Hamasekoak. Berria - Mundua 2006-01-28