Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zeladore iz zaintzailea, jagolea, eskuarki kartzela, ospitale eta kidekoetakoa.
Igogailutik atera bezain pronto, arima ziniko, maltzur, edo sinpleki inkontziente batek zabalik utzi duen ate baten zirrikitutik zeladore eta erizain talde bat bereizi du, pastatxoak jaten eta xereza edaten, algaraka. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 151. orr.
Egun osoa baraurik eman duzu, eta zeladoreek koltxoia, manta eta eskatu diezun bokadilloa ekarri dizute. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.
Ez nintzen jada inorekin fidatzen eta, ospitalearen irteerara iritsi bezain laster, lepokotik heltzen zidan zeladoreari haginka egin eta ihesari eman nion. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 73. orr.