Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gau hartan zaldun guztiek ondo prestatu zituzten armak eta zaldien zelak eta uhalak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 76. orr.
Bawtryko gure gizona zelagilea zen [...] zaldientzako zelak, erromaleak, zintxak, bizkargainekoak, azpiko uhalak, kurrupekoak eta gainerako uhal eta larruzko trepetak egiten zituena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.
Gizonak hedeak tinkatzen, zelak gainbegiratzen eta animaliak laztantzen ari ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.
Zela bat ekarriko dut pabiloitik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.
Behorra atera zuen ukuilutik eta baso-guarden ezaugarri distiratsua zeukan zela bat ipini zion, beheko aldetik uhala pasa eta lotuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 139. orr.
Mandorik ederrenari urrezko zela bat ezartzeko agindu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.
Alde batera, harritu egiten nauzu, David -esan zidan haietako egun batean Lubisek, Iruainera itzuli eta zaldiei zela eranzten ari ginela-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Zorro bana zeramaten zelari lotuak eta zorroetan gutun bana. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.
Aho-uhalak, urrezko hariz txirikordatuak, korapilatuak zeuden zelaren nakarrezko kokotsean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.
Zelaren azpian zorro bat urre ezarri zuen eta, amorrazio beltzak harturik, noraezean abiatu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 38. orr.
Azpillagaren etxearen atean, pareta beltzetatik zintzilik, pilotan jokatzeko txisterak, txalmak, muturgainekoak, andaluziar estiloko zelak ikusten dira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Bigarrenean, ez zegoen zaldientzako tresneria besterik; zaldunen irudiak zeuden ate aurrean, beren zelekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.
Mikel Strogoff zaldi zelan eserita dago jadanik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.
Turuta txiki batzuk zeramatzaten zaldi zelaren aurrealdeari loturik, haien graduaren ezaugarri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Behin show porno batean ikusitako zaldi-zela bat marraztu ere egin nuen buruz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.
Kondesaren zaldizela bihurtu nahi nikek, -eta zaldi beltza eta zela seinalatu zituen, [...]. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.
Beyaren gizonek begirunez agurtu eta zaldi-zelak hartu zizkieten. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 106. orr.
Zaldi-zela bat erosten badut, ez ditek haragirik jaten hiru hilabetean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.