Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeinu2 (orobat seinu g.er.) 1 iz ikurra, seinalea.

Gurutze runikoetan bi ikur etsaiak zeinu berean ezkondurik ageri dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 139. orr.

Haloa ilusio optiko hutsa da, aireko hezetasunak sortua, ortzadarraren antzera, baina aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Zeinu eta sinboloekin hizkuntza propioa eraiki zuen, munduan gertatzen zena adierazteko.  Berria - Kultura   2006-04-07

Ez zen letra bat, zeinu bat baizik, latinezko jacere, "bota", aditzaren ordez jartzen zena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.

Beraz, ados gaude honetan, alegia, hitzak zeinu direla.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 173. orr.

Askatu du beso bat harresitik eta hurreratzeko zeinua egin dio.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 32. orr.

Gora behatzeko zeinua egin nien.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 268. orr.

Garai haien zeinuak: itxaropen-oldar bat, dena egiteko zegoelako sentipena, dena asmatzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Dirua salerosgaien balioen zeinu den bezala, papera diruaren balioaren zeinu da, Zeruko hamabi zeinuen kasuan egiten den bezala, astronomoek konstelazioen harmonia musikalen arabera kalkulatzen dituztenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 68. orr.

Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean eta zeinu horren zortziren bat zeharkatu duenean, udaberriko ekinokzioa markatzen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.

Zilarra, merkataritzarako zeinu gisa hain baliagarria den metal hori, munduko merkataritza handienaren oinarria ere izan zen merkantzia gisa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

Zeinuak behar al ditugu zeinuak ezagutzera emateko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 178. orr.

Hogei lagunetik batek iradoki zuen galtzen bagenuen kinielan beste zeinu bat ziurra zela.  Berria - Kirola   2004-01-24

Oso espazio berezia da, zeinuz zamatutakoa.  Berria - Kultura   2004-03-31

Tau zeinu handi bat ikusi zuen bere begiz aita dohatsuaren bekokian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.

Era berean, x eta z zeinuak, gainean puntua zutela proposatu zituen tx eta tz adierazteko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 36. orr.

Txinan krisiaren zeinua adierazteko beste bi zeinuren batuketa erabiltzen omen dute: arriskuaren zeinua eta aukeraren zeinua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

Idazkera txinarrean zeinu bera dela "krisia" eta "abagunea".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.

Zeinuak deskodetzeko ahalmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 192. orr.

2 (izenondoekin)

Zeinu berezi bat sortzea bururatu zitzaion, zutabe bat betegabe zegoela adierazteko: biribiltxo bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Hitz bakoitzak zeinu berezi bat zuen, ezaugarri moduko bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.

Ezin hobeto zetorren erdaran ez ziren zeinu ortografikoak erabiltzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 84. orr.

Argazkian dagoen informazioa jartzen da jokoan, zeinu objektiboak, berariaz kodetutako eremu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.

Izena ezaugarri entzungarrien zeinu entzungarria da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 180. orr.

Irudian zeinu ikonikoak eta zeinu plastikoak definitzeko proposatuz jarraitzen dute artikuluaren egileek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Zigilaketa, zentzu honetan, paper garrantzitsuetan hitz edo zeinu kabalistikoak idazteko antzinako ohituraren aztarna da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 272. orr.

Txinarekiko merkataritza harremanak zeinu negatiboa izan arren, Europako Batasunarekiko ondasunen merkataritza defizita %0,8 murriztu zen.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Zeinu distiratsu horiek unibertsoarekin eta gainerako konstelazioekin batera, lurraren eta itsasoaren inguruan ibiltzen dira biraka eta beren bidea egiten dute zeruaren forma biribilari jarraituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzak zifratzeko zeinu sistema berriak asmatzen dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 175. orr.

Proportzioa behinola bezalakoa balitz, diruak hobeto beteko luke bere zeinu-funtzioa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

Zeinu-balioa: Arnheimen iritzian, dagokion edukiaren ezaugarriak ikusteko moduan islatzen ez dituenean balio du irudi batek ikur gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Argazkiak bere sorburu duen errealitatearekin zeinu-erlazioa ez baina zantzu-erlazioa duela gehiago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 157. orr.

Bere hasieraren eta bukaeraren mugak adierazten ditu zeinu kopuru zehatz baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.

Mexiko eta Peru konkistatu zituztenean, espainiarrek alde batera utzi zituzten aberastasun naturalak, eta zeinu-aberastasunak hartu zituzten, berez baliogabetzen zirenak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Burmuinetan pizturiko alarma-zeinu urruna entzun eta ulertzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Zuhaitz baten adarra kraskatu, haren hostoetako bat batasun zeinu eta intsignia gisa aldarrikatu eta deiadar egin zuen: [...].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Idazkera zeinuak, berriz, irakurlearentzat lagungarri edo ongi ulertzeko ezinbesteko direnean baizik ez dira baliatuko.  Berria - Kultura   2004-10-06

Hizkuntz zeinuez ari gara, hizkuntz zeinuak agerian uzteko baliabideez, hain zuzen ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Ortografia zeinuen kopurua hogeita bostekoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

Letrak eta tipografi zeinuak, silabak, hitzak, esaldiak, paragrafoak eta, azkenik, semantikari dagozkion konstrikzioak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Ekonomiazko merkataritzan ari diren estatuetan jarri diren bankuek, zorionez, balio-zeinu berriak eratu dituzte beren kredituaren bitartez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

Klubaren nortasun zeinuei eutsi bakarrik ez, jokalariek futbolaren bere ikuspegia erabat barneratzea ere lortu zuen.  Berria - Kirola   2006-01-26

Eskola publikoetan erlijio zeinuak erabiltzearen aurkako legea.  Berria - Mundua   2004-01-23

5 keinua.

Italiako prentsak gobernuak «zeinu» bat bidali nahi izan duela nabarmendu zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-09-12

Gaur egun euren hizkuntza, zeinuen hizkuntza, alegia, ez da ez ofiziala, ezta koofiziala ere.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Espainierazko zeinuen hizkuntza eta zeinuen hizkuntza katalana izango dira ofizialak.  Berria - Harian   2005-11-08

Goi Mailako heziketa zikloetan ikasleek zeinuen hizkuntzako interpretariak dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

6 marka, ezaugarria, zantzua.

Harridura zeinua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.

«Gure zeinu komertzialen lehikortasuna handitzeak eta kudeaketa hobeagoak ekarri dute lorpen hau», azaldu zuen atzo Constan Dacosta Eroski Taldeko presidenteak.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Handitasun bat beste baten bitartez zatitua izan behar denean, zatiketaren forma ezagugarriak biak beren zeinuen arabera biltzen ditu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.

Munduan edonon aurkitzen dira jakintza handiarekin eta asmo determinatuen arabera egindako ordenaketa baten zeinu nabarmenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Ez zuen oinazeen erdian inolako tristura-zeinurik azaltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nortasun zeinu (4); tau zeinu (5); zeinu berriak (3); zeinu gisa (4); zeinu multzo (9); zeinu sail (5)

tau zeinua (8); zeinua egin (3)

hil zeinuak (5); hizkuntz zeinuak (4); nortasun zeinuak (5); zeinuak jo (3)

nortasun zeinuei (3)

euskarazko zeinuen (3); hamabi zeinuen (5); zeinuen hizkuntza (15); zeinuen hizkuntzarik (3)

inolako zeinurik (3); zeinurik gabe (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus