Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeinu1 1 iz ipar ezkila, kanpaia.

Elizako zeinuek bi kolpe tinko jo zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Kurutze horrek dauka zeinu bat, lehen ermitau batek joiten zuena lanotzen zuenean, mendi patarreri beheiti heldu zen erromesa ez zedin gal edo erroitz batean eror.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Lekukoek baietz, Irauzketa parropia bat zela, bere bataiarri, hilarri eta zeinuekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Argi gehiago ere alde orotarat ezarria izanen direla elizan, zeinu dorrea berritua eta holako, hots ainitz lan.  Herria   2002-08-08

Ordu hetan familia horrek egiten zituen eliza artatze, zeinu joite, ilharri apaintze, zapataingoko ofizioa atxikiz.  Herria   2003-11-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elizako dorreak hil-zeinuen danbakoak oiharrarazi zituenean, zulogileak irudiz, errealitatera itzuli ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.

Hil zeinuak heriotzaren seinale.  Herria   2004-04-01

Eguerdi zeinutan, ohi den bezala gelditu zen partida Anjelus otoitza erraiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeinuak jo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus