Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bortizkeriaren neurria hartzen ere bazekien gure adiskideak: ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.
Iduritzen zait harri-jasotzaile zeingehiagoka batentzat ari naizela prestatzen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 30. orr.
Hain justu, Florida berriz lehiaren erdi-erdian dago, errepublikanoen eta demokraten zeingehiagokan. Berria - Mundua 2004-10-26
Bilgunearen berezitasuna izan daiteke, zeingehiagokako gogo hezigaitza. Herria 2005-02-10
Jakinik ere ederra dela Segolene Jack Lang-ek adierazi du hauteskundeak ez direla edertasun zeingehiagoka bat. Herria 2005-10-06
Bertsu zeingehiagokak iragan ziren 1851tik 1897ra, hala nola Urruñan eta Saran. Herria 2004-09-30
Testu hau aurrera doala, ideiak eta sentimentuak lasterka datozkit, bi korrikalarik ukondoak erabiliz bezala, zeingehiagoka. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 123. orr.
Orain adituek diote badirudiela bi taldeak zeingehiagoka dabiltzala ea nork ekintza armatu gehiago egin. Berria - Mundua 2006-01-28