Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeinahi (195 agerraldi, 46 liburu eta 54 artikulutan; orobat zein-nahi g.er.) 1 izlag edozein.

Likudek uko egingo baitio palestinarrei zeinahi lur puska itzultzeari.  Berria - Mundua   2004-05-05

Nornahiri gertatzen zaio, zeinahi egoeratan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Zeinahi huskeriarekin hasten ziren barrezka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Hauxe da hain zuzen ere, hizkuntz egituraren zeinahi ikusmoldek (hau da, gramatiken formari buruzko zeinahi ereduk) bete behar duen oinarrizko baldintza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 98. orr.

Gorrotagarriak zaizkio asots eta zalaparta haiek zeinahi presori.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 98. orr.

Nik ez nion bere itxaropena zapuztu nahi, adibidez, Tivoli-k nik inoiz inon ikusitako zeinahi gauza gaindituko omen zuelakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Ikertzea besterik ez dago, noski, idazle erraldoien eta ia erraldoien zerrenda, eta zeinahi sexu-joeratakoak, zeinahi ildo politikotakoak, eta zeinahi giza izaeratakoak aurkituko dituzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Zin egidazu, zaldun leiala zarenez gero, uko eginen diozula zeinahi abenturari honako hau fini dezazun arte.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Analisi genetikoa zeinahi organismotara heda daiteke, gizakia barne.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Intronak eta inguruko ADN segmentuak zeinahi moldetakoak izan daitezke, kasuan kasu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Beste zeinahi ibilgailu baino bizkorrago zebilenez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Nolanahi dela ere, irudimena da indar eragilea, elementu sortzailea, artean nahiz beste zeinahi jarduera intelektualetan bezala zientzian ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.

Malura handia litzateke Gercourt hori, bertze zeinahi bezala, Paris guztiaren irrigarri egina ez gelditzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 43. orr.

Mugitzen den zeinahi, hiru urteko umea bada ere, hil beharra dago.  Berria - Mundua   2004-12-22

Hauta itzazu zeinahi.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

2 (esaldi konpletibo batean, eta ere partilularekin)

Egoerak barregura ematen zigun alde batera, baina, zeinahi zela ere fenomenoaren arrazoia, positiboa iruditzen zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Baina, zeinahi prozesuren bidez erabaki zelarik ere arazoa, egia da politika erradikala nagusitu zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Piztuta egoten ziren lanparak, ordua eta argitasuna zeinahi zela ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Film batek kontatzen duen fikziozko historia zeinahi delarik ere, film horrek, filmatzerakoan erregistratu denaren zatiak elkarrekin kateatuz, filmaketa horren irudikapen bat, irudi bat ematen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Hala, ontzi guzti-guztiak jo zituen tresna haiek bota zuten jaurtigai-zaparradak, zeinahi distantziatara zeudela ere harresietatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.

· Erromatarrek, zeinahi jatorritakoak izanda ere, beren gain hartu zuten eginkizuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Lur honen gainean bizi diren izakiak -zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina, bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa- molekula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Erantzunak zeinahi direla, kontua da erromantikoek irauli egin zutela, mila urte eta gero, Literaturaren Etxea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Zenbakera erromatarreko "X"k "hamar" balio du, zeinahi dela haren kokalekua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

3 zeinahi ere

Saguaren eta gizakiaren kasuan, azkenik, non bazen lehendik genetika-ezaguera handi samar bat pilatua, modua dago orain zeinahi ere gene bakartzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Nork ukatu haiei, ordea, koherentzia eta batasuna, a priori argudio bakar bera aski baitzaie zeinahi ere galderari erantzuteko eta zeinahi ere korapilo askatzeko?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Kimikako ikasle orok, zeinahi ere trataturen aurrean, jakinean egon behar luke ezen [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

· Emakume horien ondoan, zeinahi ere dela edergarri jartzen diguten dohaina, ez gara mezulariak baizik izaten, mandatari soilak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 434. orr.

Zeinahi ere zirelarik haien funtzioak -nerbio, gihar, guruin zein beste-, zelula guztiak ziren antzeko osagaiz eginak: karbohidratoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Zeinahi ere den hemen egondakoa, joana da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Hartzen duzun xedea zeinahi ere den, izanagatik zuretzat kalte bertze norbaiti bozkarioa lekarkioke betiere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 490. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste zeinahi (14); zeinahi dela (7); zeinahi dela ere (4); zeinahi delarik (4); zeinahi delarik ere (3); zeinahi ere (23); zeinahi ere dela (4); zeinahi ere den (7); zeinahi izanik ere (5); zeinahi modutan (3); zeinahi zela ere (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus