Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hartara zer edo zer arindu zitzaion pisuz absentzia, zein definizioz baita, neurri batean edo bestean, eramangaitza, suhiak esango zukeen bezala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 83. orr.
Zeren lehendabizi ipini behar baitugu helburutzat Jainkoa zerbitzatu nahi izatea, zein baita helburua, eta bigarrenik ontarteak biltzea edo ezkontzea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 109. orr.
Gauzaren ingurua gauza bera dela, zein baita ezin litekeen gauza, baina nor denak halaxe izanarazten duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.
Kanpandorre inguruan ibili ohi ziren belatzak, zein gai baitira lekutik mugitu gabe egoteko airean, eskegita bezala, hegoei biziro eraginez. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.
1944an, Henry George Martin kontulari ingelesak [...] zeinek dirutza baitzuen jarria Birótarren enpresan, Ingalaterrara eraman zituen Biró anaiek egindako bolalumak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.
Lokamuts torturatzaileak, non behin eta berriz azaltzen baitzitzaizkion lapur multzoak eta ebasle andana, denak ere bere perla beltza ostu nahian, eta zeinetan [...] azken finean beti eramaten baitzioten perla gutiziatua begien aurretik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.
Beraz, haren izaera soiletik dator haren existentzia ere, zeina ez baita haren esentzia besterik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.
Eta protogermanikozko t-a, -zeina gorde baita ingelesez-. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.
Nazioarteko ekonomia-espazioaren zatiketa hirukoitzak, zeina aipatu baita jada merkataritza-trukeen fluxuari dagokionez, guztiz egokia izaten jarraitzen du inbertsioetan eta ekoizpen-sareetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.
Nazioarteko ekonomia- espazioaren zatiketa hirukoitzak, zeina aipatu baita jada merkataritza-trukeen fluxuari dagokionez, guztiz egokia izaten jarraitzen du inbertsioetan eta ekoizpen-sareetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.
Bart amarretan dontzella nintzan hitzekin hasten den kantua, zeina baita ezkon-eguneko alargunaren kantagai zabalduaren aldaera bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.
Kieselgura infusorio-lur bat da, zeina erabiltzen baita dinamita egiteko. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.
Osaba Joanikotek, zeina baita etxeko zientzilaria, hori guztia afirma diezazueke. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.
Hirugarren oroitzapena, irri batena da: ene anaiaren irri sardonikoarena, zeina baita, bertze hitz batzuetan, oinazearen irria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 379. orr.
Soil-soilik une horrek sor lezake arimaren horditasuna, zeina baita usu aipatua baina bakan baizik ez sentitua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.
Badut batez ere akats bat, zeina baita uste izatea ezen Danceny eskolume, melenga hori, nitaz baizik ez arduratua, [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 420. orr.
Bide behartu eta bihurri bat segitu behar du, zeina ez baita argitu (eta ez oraindik behin betiko) azken urteotara arte. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.
Eta pathos hura ere bai, zeina azken bururaino sentitu nahi baitzuen, sufritzeraino. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Badira gero prestutasun eskaseko hitz batzuk, sortatxo bat baino ez, zeinak ez baitira soilik haurren aurrean berezko zentzuan erabiltzekoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.
Badira berunak eta sokak ere, beste eskuadretan legez, zeinak baitira Bizkaikoa edo Bigarrena, Martinez Errekaldeko Juanen agindupean, [...]. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.
Gurean badira gizaki argiak, zeinak ez baitira berdin mintzatzen berrehun arima dituen lurjabearekin eta hirurehun dituenarekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.
Animaliek txintxo-txintxo obeditzen diote naturaren aginduari, zeinak irautea baitu helburu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 7. orr.
Eta Senecaren esaera haren onurak ere balia ditzala, esaera mesfidatia, gaurko egunari egoki zaion moduan, zeinak esaten baitu, Onerat discentem turba, non instruit. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.
Egiune arbitrarioa, zeinak ahalbidetzen baitu hautu librea, eta denbora, zeinari eskerrak hautua finkatua aurkitzen baita. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.
Fisikari ekiteko modu patetiko eta inozoa guztiz, asmo laburrekoa, zeinean koreografiak munta handiagoa baitu kontzeptuak baino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.
Denok ditugu eginbehar biziak eta atxikimendu biziak, zeinek eskatzen baitute, eta arrazoiz eskatu ere, gure ahaleginik handiena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 304. orr.
Euskaltzaleen Biltzarra elkarteak ohoratuko ditu Leralu eta Lichau andereak, Hezkunde Nazionaleko ikuskari ohiak, zeinek baitzuten euskara-frantses elebitasuna bultzatu nahi izan erakaskuntza publikoan. Herria 2005-09-29
Igande goizetan Izkribu Saindua irakurtzen zien peoiei, zeinek ez baitzuten hitzik ere ulertzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.
Oraindik gogoan dut duela urte batzuk UEUn Eñaut Etxamendik eskaini zigun hitzaldia, zeinean Frantziako zerbitzu sekretuaren abilezia historikoa deskribatu baitzigun. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 177. orr.
Gudaldi baten irarlan luzea, horizkaturik eta kristalik gabe, zeinean ageri baitziren danbor ikaragarri handi batzuk, hiru adarreko kapeluz jantziriko soldaduak -garrasika- eta hainbat zaldi uretan hondoratzeko zorian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Baina honezkero beharrezkoa da erantzuna ematea galdera bati, zeina lehena den bere ondokoak diren azterketa horiekiko eta bukaerakoa bere aurrekoekiko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 84. orr.
Bere baldintza beti agerpenen ilaran soilik dago barnebildua, zeina beharrezkoa den bere ondorioarekin batera izadiaren legeen menpean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 201. orr.
Pentsatzea pentsaketaren legeak eurak aurkitzea da, zeina ez den munduaren aspektuetako bat besterik, munduaren errepika bat. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 17. orr.
Polizia Saileko buruek, armatu gabeko gazte bat gerarazteko berrogeita bat tiro tiro gehiegi ez ote diren galdetu zaienean, zera erantzun dute: fenomeno honek baduela izen zientifiko bat, zeina den tirokatze kutsakorra. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.
Txamarra luzea zuen jantzita, mahukarik gabea, eta kolore ilunekoa, lepoko xingola izan ezik, zeina urdina zen eta polito egokitzen zitzaion zintzurrean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.
Idazketa mota bat, zeinak literaturarekin duen zerikusia ikuspegiak artearekin duenaren parekoa den. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.
Juez hotz eta objektibo bat bezala nintzen, zeinak aukera duen ikusteko kriminalak nola egiten ari diren berak geroago juzgatu beharko duen krimena. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.
Determinazio orokorrak ere finkatu beharra dago, zeinek ematen duten banako bat eratzen deneko planoan sarraraztea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.
Gizakiak hurrengo bizitzako zorionera eraman gabe ere, zeinek laguntzen duten hemengo honetan ahalik eta zoriontsuen egiten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 123. orr.
Hoteleko gela batean gertatzen den eszena arrunta, zeinean bera zetazko izaretan zegokeen eta ni botila hotz bat xanpain eta sakeletan kristalezko kopa bi nituela azalduko bainintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.
Honi silogismo aritmetikoa esaten zaio, zeinean, logika eta aritmetika konbinatuz, ziurtasun bikoitza lortzen dugun eta bi aldiz zoriontsu egiten garen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.
Amondarrek gaiztakeriarik asko egin dute, zein baino zein handiago. Elizen arteko biblia Am 1,13
Zein baino zein dotoreago zeuden jantzita. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 116. orr.
Nikolasha eta Aleksasha garaño kementsu banaren gainean igaro ziren itzuli berrien aldamenetik, zein baino zein bizkorrago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.
Harro eta buruzut segitzen baitzuten biek, zein baino zein gehiago. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 56. orr.
Han hasi ziren denak, zein baino zein areago, mairu andere ederrari zerbitzatu nahian. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.
Bi furgoi agertu ziren bertan, zein baino zein guardia zibilez beteago. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.
Aukera-aukerakoak denak, zein baino zein hobea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.
Zein baino zein nabarmenagoak ziren aitaren arreta bereganatzen zuten bideko lagun haiek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.
Emanaldiko kanta guztiak zein baino zein ederragoak dira. Berria - Kultura 2004-06-26
Uraitzeko jaunak bazituen hiru alaba gazte, zein baino zein ederragoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.
Zain eta muturra zorrotz geratu ziren bera eta lagunak, zein baino zein itsusiagoak denak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.
Sindikatuen furgonetetako bozgorailu zein baino zein ozenagoetatik ateratzen den musika da gehien aditzen. Berria - Ekonomia 2006-03-19
· Triesten ezagututako guztiak zein baino zein zeuden pitzatuta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 255. orr.
Biak ari ziren zein baino zein, bakoitzak bere trebezia erakutsi nahian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 142. orr.
Berdin bilatzen gaituzte gorrotoak eta maitasunak; zein bere moduan, biek gaituzte zapaltzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.
Esfera hauen barruko argizagi oro esferarekin integraturik dago, zein bere tokian finkaturik, higidura berezirik gabe. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.
Nik ere banuela ondo gogoratzeko premia, behar nuela gida bat zirriborroetako hitzak zein bere lerro egokian jartzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 61. orr.
Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun zein bere orduan, haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun zein bere aldian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.
Muskuluak dira horiek, zein bere eginkizunerako egokituak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Pieza dexente kokatu ditu dagoeneko zein bere lekuan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 106. orr.
Kosmologia berriarekin, unibertsoa, galaxiak, izarrak, elementuak, partikulak, zein bere historiaren jabe egin dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.
Askotan elkartzen ginen biok ikastera, isilik, zein bere lanetan sarturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.
Obra bateko pertsonaiak, lekuak edo trama zein bere aldetik aipatzea, «hitz egiteko oso modu arina» izan ohi da. Berria - Harian 2005-08-25
Bakoitza bere sabai-zuloaren azpian, zein bere ohean etzanda. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 19. orr.
Desagertuak ziren adiskide guztiak, zein bere atseginaren bila. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.
Delacour andereñoa, zein ere pertsona sendokote jator bat baitzen, irribarre zabala egiten hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.
Ségouini ez zitzaion beharbada kopuru handia irudituko, baina Jimmyk -zein ere, behin edo behingo hutsegiteak gora-behera, barru-barruan sen sendoen oinordeko baitzen-, ondotxo zekien zenbat kostata bildua izan zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 64. orr.
Condoleezza Rice eta Donald Rumsfeldekin zein ere Irakeko xiiten erlijio agintari goren Ali Sistani aiatolarekin hitz egin ondoren. Berria - Harian 2006-04-28
Kontu honetan zein ere besteetan aitzindaria izan zen Etxahun-Iruri. Berria - Kultura 2004-10-03
Sirian zein ere mundu zabaleko beste hamahiru herrialdetan, dena den, segurtasun neurri zorrotzak indarrean jarri zituzten bozketa hauen karietara. Berria - Harian 2005-01-29
Korsikan zein ere Frantzian (Marseillan eta Nizan) gertatu ziren 23 leherketaren erantzukizuna aldarrikatzean agertu zen lehen aldikotz FLNC sigla. Berria - Harian 2006-05-05
Baina zein ere den egiazko istorioa, badago aski ziurgabetasun, negozio honetarako, eskuizkribua sekula ez zela galdu uste izateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.
Zein ere den emakume horren nagusigoa, hitz ematen dizut ez naizela harez hainbertze arduratuko, non ez baitzaidan zugan asko pentsatzeko astirik geldituko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.
Zein ere den txiki objektu bat, bada beti argi bat hura handiarazten duena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.
Istorioen oinarria zein ere den, idazlearen sortze lana nabari da hauetan guztietan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.
· Zein-ere luzea den zure joaera eta egonaldia, lehentxeago edo geroxeago jakiteratuko zara urrutieneko hemen haietan ere 2 ardi eta 2 ahari 4 buru direla. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.
Zein ere ziren bataren balioa eta bestearen kaskarkeria, inork ezin zuen beste inor esklabotzara menderatzeko asmorik izan. gaitz sekretu hura zein ere zen, ziurtzat jo nuen haren berri bazeukala eta arean sendabidea ere bazekiela. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 172. orr.
alde batean zein (8); alde bateko zein (14); alde batera zein (12); aldeko zein (14); argi du zein (7); argitu zein (9); arrazoia zein den (10); arrazoia zein zen (7); asmoak zein diren (7); aurkaria zein (7); aurrean zein (18); aurretik zein (9); auskalo zein (46)
badaki zein (23); badaki zein den (10); badakigu zein (22); badakik zein (8); badakit zein (19); badakit zein den (7); badakite zein (15); badakizu zein (27); badakizu zein den (10); badakizue zein (10); baina zein (105); baina zein da (17); bakoitza zein (22); bakoitzak zein (9); bakoitzari zein (8); bakoitzean zein (8); barne zein (8); barneko zein (7); barruan zein kanpoan (10); bat zein bestea (7); bata zein bestea (74); batak zein besteak (60); bataren zein bestearen (22); batari zein besteari (7); batean zein bestean (83); bateko zein besteko (35); batekoak zein (7); batzuek zein besteek (9); batzuk zein besteak (11); bazekien zein (15); begira zein (37); benetan zein (8); berdin dio zein (8); bertako zein (7); bertan zein (8); beste zein (14); bidea zein den (15); bietan zein (7); bietatik zein (7)
ea zein den (11); egia zein den (8); egoera zein den (60); egoera zein zen (8); egokiena zein den (17); emakume zein (7); erakusten du zein (15); erakusten dute zein (7); erasoan zein defentsan (16); esan zein (19); espainiako zein frantziako (13); etxean zein kanpoan (10); euskaraz zein gaztelaniaz (11); ez daki zein (17); ez dakigu zein (31); ez dakit zein (124); ez dakite zein (9); ez dakizu zein (20); ez dakizue zein (7); ez nekien zein (14); ez zein (13); ez zekien zein (21); ez zekiten zein (7)
fisiko zein (8); fisikoki zein (7)
gizon zein (13)
handi zein txiki (25); hego zein (9); helburua zein den (19); herriko zein (18); hori zein den (10); horiek zein (25); horiek zein diren (7); horra zein (25); horra zein diren (13)
ikus dezagun zein (7); ikusiko dugu zein (10); ikusiko duzu zein (11); ikusiz zein (7); ikustea zein (10); ikusteko zein (12); ikusten zein (12); ipar zein (11); izan zein ez (14)
jakitea zein (12); jakiteko zein (10); jarrera zein den (28); jatorria zein den (10); jokalari zein (11)
kasu batean zein (15)
lekua zein den (7)
maila zein den (9)
nahia zein den (8); nola eta zein (11); nork daki zein (7)
onena zein den (11); onerako zein txarrerako (26)
publiko zein (17)
talde zein (8)
zehatza zein den (7); zehazki zein (26); zehazten zein (14); zehaztu zein (25)
zein aginpidez jokatzen (8); zein aholku (7); zein aise (8); zein alde (16); zein alderdi (22); zein aldetan (10); zein aldetara (18); zein aldetatik (17); zein animalia (7); zein arazo (9); zein arrazoi (18); zein arrisku (8); zein asmo (26); zein asmorekin (7); zein atal (7); zein atsegina (8); zein atzean (9); zein aukera (17); zein aukeratuko (9); zein azkar (17)
zein baino zein (123); zein baita (8); zein baldintza (7); zein baldintzatan (21); zein balio (8); zein balorazio egiten (11); zein behar (8); zein bere aldetik (19); zein bere tokian (7); zein beste (83); zein bi (7); zein bide hartu (9); zein bide hartuko (9); zein bidetatik (18); zein bizkor (12); zein borondate (7); zein buru (7)
zein da (870); zein da arazoa (8); zein da egoera (10); zein da orduan (7); zein dagoen (11); zein datu (9); zein den argi (20); zein den azaldu (9); zein den egoera (9); zein den jakin (22); zein den jakitea (12); zein den jakiteko (33); zein desberdinak (8); zein dira (174); zein dira zure (10); zein diren (344); zein diren gure (10); zein diren jakin (7); zein diren jakiteko (10); zein diru (9); zein duk (10)
zein eder (10); zein ederki (30); zein ederra (40); zein ederra den (15); zein ederragoak (10); zein eginkizun (11); zein egoera (17); zein egoeratan (77); zein egoeratan dago (10); zein egun (14); zein egunetan (42); zein eguraldi (9); zein ekarpen (17); zein ekarpen egin (10); zein emakume (16); zein emazte (7); zein erabaki (12); zein eragin (24); zein eragin izan (8); zein eragin izango (7); zein erantzun (8); zein erasoan (11); zein eratako (9); zein ere (99); zein ere den (9); zein eremutan (9); zein erraz (27); zein erraza (12); zein erraza den (8); zein esanahi (7); zein eskubide (19); zein eskubidez (8); zein eskuineko (7); zein espainiako (35); zein espainian (7); zein eta (28); zein etorkizun (7); zein etxe (7); zein etxetan (9); zein europako (18); zein euskal (37); zein euskal herriko (8); zein euskara (7); zein ez (105); zein ezaugarri (12); zein ezker (9)
zein frantziako (17)
zein gai (9); zein gainerako (9); zein gaitz (10); zein gaizki (19); zein garrantzi (15); zein garrantzitsua (25); zein garrantzitsua den (16); zein gauza (31); zein gaztelaniaz (12); zein gehiago (7); zein gehiagoka (12); zein giza (18); zein gizarte (17); zein gizon (18); zein gogor (8); zein gogorra (20); zein gogorra den (11); zein gozoa (8); zein gutxi (22)
zein hamaikako zelairatuko (11); zein handia (20); zein handia den (12); zein handiago (9); zein harreman (11); zein harro (8); zein hautatu (9); zein hego (7); zein heinetaraino (7); zein helburu (35); zein helburu duzu (10); zein helbururekin (23); zein herri (18); zein herrialdetan (7); zein herritakoa (10); zein herritan (13); zein herritarren (7); zein hitz (22); zein hizkuntza (17); zein hizkuntzatan (20)
zein ideia (8); zein indar (8); zein irakeko (7); zein iritzi (61); zein iritzi duzu (31); zein irizpide (13); zein itxura (7); zein izan (378); zein izan behar (22); zein izan da (52); zein izan daiteke (14); zein izan daitekeen (32); zein izan daitezkeen (16); zein izan den (43); zein izan dira (10); zein izan diren (15); zein izan ote (8); zein izan zen (88); zein izan ziren (16); zein izan zitekeen (24); zein izanen (55); zein izanen da (12); zein izanen den (21); zein izanen diren (12); zein izango (345); zein izango da (52); zein izango den (152); zein izango dira (12); zein izango diren (30); zein izango litzateke (12); zein izango litzatekeen (7); zein izango ote (9); zein izango zen (54); zein izen (27)
zein jarrera (39); zein jarrera hartu (8); zein jarrera hartuko (9); zein jarrera izango (7); zein jende (7); zein jokalari (14)
zein kanpoko (18); zein kasutan (21); zein kontrako (7); zein kultura (7)
zein lan (26); zein laster (8); zein leku (32); zein lekutan (32); zein liburu (12); zein liburutan (7); zein litzateke (10)
zein maila (17); zein mailatan (16); zein maite (10); zein mezu (11); zein modutan (11); zein motatako (22); zein motatakoa (7); zein mundu (11); zein mundutan bizi (7)
zein nafarroako (12); zein nahi (15); zein nahiago (7); zein nazio (9); zein nazioarteko (11); zein neska (12); zein neurri (21); zein neurri hartu (7); zein neurritan (54); zein neurritaraino (20); zein norabide (17); zein norabide hartu (9)
zein oinarri (10); zein oker (13); zein ona (11); zein ondo (36); zein ondorio (53); zein ondorio atera (7); zein ondorio izan (9); zein ondorio izango (8); zein ongi (40); zein oposizioko (8); zein ordenatan (14); zein ordu (9); zein ordutan (33); zein ote (98); zein ote da (18); zein ote den (12); zein ote zen (39)
zein pauso (7); zein pertsona (8); zein polita (8); zein postutan (10); zein pozik (12); zein puntutaraino (11)
zein sari (7)
zein talde (45); zein taldek (20); zein talderekin (8); zein taldetan (10); zein testuingurutan (11); zein toki (12); zein tokitan (16); zein txarra (10); zein txarrak (8); zein txiki (26)
zein unetan (18); zein urrats (11); zein urrun (39); zein urruti (11); zein urtetan (10)
zein zaila (44); zein zaila den (31); zein zen (374); zein zen bere (15); zein zen gure (9); zein zen jakiteko (9); zein zen nire (7); zein zentzutan (11); zein zerbitzu (8); zein zigor (8); zein ziren (82); zein zoragarria (8); zein zuen (12)
zen zein zen (7); zeregina zein (7)
[3] zeina azken (3); zeina baita (27); zeina baitzegoen (7); zeina baitzen (54); zeina baitzuen (3); zeina bere (11); zeina bi (3); zeina den (4); zeina egun (3); zeina ez bainuen (3); zeina ez baita (10); zeina ez baitzen (4); zeina ez den (4); zeina ezin (6); zeina gabe (5); zeina gure (7); zeina hain (4); zeina izan (8); zeina izan baitzen (3); zeina izan daitekeen (3); zeina nik (4); zeina nire (3); zeina orain (3); zeina ozta (3); zeina ozta ozta (3)
zeinak aldi (4); zeinak aldi berean (4); zeinak aukera (3); zeinak baitio (7); zeinak baitira (5); zeinak baitzioen (3); zeinak baitziren (8); zeinak baitzirudien (4); zeinak baitzirudien ezen (3); zeinak baitzuen (10); zeinak bere (17); zeinak berehala (3); zeinak beste (3); zeinak beti (5); zeinak dioen (3); zeinak erakusten (5); zeinak erakusten baitzuen (4); zeinak erraiten (3); zeinak erran (4); zeinak erran baitzidan (3); zeinak esan (7); zeinak esan nahi (4); zeinak esaten (6); zeinak ez (30); zeinak ez baitira (4); zeinak ez baitzuen (6); zeinak ez duen (7); zeinak ezin (6); zeinak giza (3); zeinak gure (8); zeinak halaxe (3); zeinak izan (3); zeinak lehen (3); zeinak maite (4); zeinak maite zuen (4); zeinak oso (3)
zeinaren arabera (38); zeinaren baitan (3); zeinaren begiak (3); zeinaren bidez (28); zeinaren bitartez (17); zeinaren burua (3); zeinaren eraginez (5); zeinaren existentzia (5); zeinaren gainean (13); zeinaren indarrez (5); zeinaren inguruan (5); zeinaren izena (4); zeinaren kausa (4); zeinaren ondorio (3); zeinaren ondorioz (4)
zeinari buruz (8); zeinari erregela baten (3); zeinari esker (11); zeinari ez (3); zeinari jarraiki (4); zeinari jaun (3)
zeinean bere (5); zeinean gure (3)
bat zeinetan (3); eta zeinetan (4); zeinetan bere (5); zeinetan ez (7); zeinetan oso (4)