Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehe 1 iz arra, zabalduriko eskuko hatz lodi eta txikienaren arteko bitartea.

Egokitu zitzaien tokitik zehe batez ere baztertu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

zehe bat lodi zen haritzezko mahaian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Teilatuak xut xutak dira, elurrak jautsarazteko, zeren eta hango elurteak noiz-nahi negu bortitzean zortzi zehe loditasunekoak egiten ditu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

2 zehe bat sudurrekin

Segur zen bereaz, eta ni zehe bat sudurrekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

Zehe bat sudurrekin behar izan du etxerat itzuli.  Herria   2001-07-19

· Zerbitzuburua bi zehe bete sudur gelditu zen, zer esan ez zekiela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 260. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus