Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehaztugabe (119 agerraldi, 48 liburu eta 17 artikulutan; orobat zehazgabe 89 agerraldi, 37 liburu eta 15 artikulutan, zehazkabe 12 agerraldi, 3 liburutan eta zehaztu gabe) 1 izond zehazturik ez dagoena.

Igarle, azti, asmagin edo gauza ezkutuak asmatzeko gaitasuna omen duen jende horren joera baitzuen, adierazpen orokor, zehaztugabe eta lausoak egitekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 259. orr.

Buruko edo bihotzeko zoko ilunen batean bazuen halako itxaropen lauso eta zehaztugabe bat, gauzak aldatuko zirelakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Denak bizi gara, onarturik, halako arrisku lauso, zehaztugabe eta lainotsuan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.

Haien begiradan, berriz, harridura ez ezik, ezinegon zehaztugabe bat ere ageri zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Barrutik ikusita [leihoak] urduritasuna sortzen zuen, halako sentipen zehaztugabe eta narritagarri bat eragiten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Halako begirune bat nabaritzen zuen harengana, beldur zehaztugabe batez nahasirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Frantziako leku zehaztugabe batean.  Berria - Kultura   2004-08-25

Forma zehaztugabe eta atseginak marrazten dituzte. Lupinek irribarre zehaztugabe bat egin zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.

Etorri berriak keinu zehaztugabe bat egin du besoekin.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 14. orr.

Gero keinu zehaztu gabe bat egin zuen, lurrean zegoen hurrondo-makila bat seinalatuz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 143. orr.

Deklinabidekera zehaztugabearen kasuak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 69. orr.

Hitzek ez dutela zentzurik, edo zentzu zehaztugabea dutela, edo hainbat adieratan uler daitezkeela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.

Arian-arian gelditutako denbora zehaztugabe batean kokatzen zituen Kafkak bere ipuin laburrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.

Harreman-arlo zehaztugabe bat zeharkatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.

Diskurtsoaren esparru zehaztugabe, monotono eta oparoa tradizionalki zatikatzen duten aurrezarritako batasunak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 83. orr.

Frankismoak oro har eragindako biktima kopuru «zehaztugabearen», Errepublikaren kontrako gerraren eta zapalkuntza militarraren inguruko «egia historikoa» aldarrikatzeko ekimenak.  Berria - Mundua   2006-01-07

Natura handi zehaztugabea haien hirira lerratu da, sartu da nonahi, haien etxeetan, bulegoetan, haiengan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Adierazpenak «desegokiak eta zehaztugabeak» direla esan du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Jakin ondo dakigu elkarren arteko mugak askotan zehaztugabeak -zehatzezinak, egiatan- direla.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Tresna baten papera joka dezala, artikulatuko duena iraganean baino modu zehaztugabeagoan, gizarte eraketen eta deskribapen epistemologikoen azterketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 235. orr.

2 zehaztugabeko izlag

Eredu abstraktu baten dedukzioa, aplika dakiokeena deskribapen enpirikoen zehaztugabeko kopuru bati.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.

Haren pertsonaiek ere, betikoak eta inoizkoak, ondo zehaztugabeko status sozial halako baten marka besterik ez dute: zalduna, errege, morroia, atezaina, gerlaria...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 59. orr.

Ezaugarri zehaztugabeko gorputz batek argi mehearen bidea trabatu zuen, gelako ate erdi irekitik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Nik izaera zehaztugabeko egitekoak argudiatu nituen gauzak berandutzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

Adin zehaztugabeko emakume txiki bat da aurtengo inspektorea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

Emakume altu bat, hazpegi hezurtsukoa, adin zehaztugabekoa, ederra bere gisara.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 27. orr.

«Atzerapenak, zehaztugabekoak eta zalantzazko gauza batzuk ere» aipatu ditu Otto Schily Barne ministroak.  Berria - Mundua   2004-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hots zehaztugabe (3); keinu zehaztugabe bat (4)

lauso eta zehaztugabeak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus