Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehaztezin (13 agerraldi, 11 liburu; orobat zehaztuezin g.er. eta zehatzezin 5 agerraldi, 5 liburutan) izond ezin zehaztuzkoa.

Mundu honetaz landa bide zegoen sabaiko puntu zehaztezin batera begira egon zen, maskara bat jarrita bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

Argi baten distira ikusi zuen irekitako ate batean, hurbiltzen ari zen orko baten irudi zehaztezinarekin batera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.

Batere estutu gabe jarraitu du Joxek, eta, Abelen ondora iritsita buruarekin agur egin eta doinu zehaztezin bat ziztukatzeari ekin dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 45. orr.

Mahomaren paradisuan sinestunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehaztezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Halako batean, argi zehaztezin batek blaitu zuen autoa.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

Hori guztia egia da antzekoak diren bikote kopuru zehaztezin bati dagokionez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.

Baina jakin ondo dakigu elkarren arteko mugak askotan zehaztugabeak -zehatzezinak, egiatan- direla.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Ahots karrankari zehatzezin bat entzun da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 106. orr.

Adin zehaztezineko gizon bat barruratu zen, ilehoria eta zikina.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus