Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehazte iz zehaztasunez mugatzea, zehatz gauzatzea.

Horrelaxe jarraituko du gainera harik eta kontserbatu nahi dena zehazten den arte; zehazte hori egungo sistemaren gizarte zein ekonomi mailako antolaketarentzako baldintzatzaile bat izango litzateke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.

Juriskontsultorik gehienek legeari buruz eman dituzten zehaztapenak begiz jotzean, berehalakoan ohartu dugu zehazte horien askieza.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Erromatarrek azkeneko tenplorik arranditsuena desegin zuten garaitsuan, indartu egin zen berriz gure Jainkoaganako propaganda sarerik zabalena, bidenabar bere nortasun eta bizileku finko bakar izanen zenaz zehazte harrigarrienak lau haizetara ufatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.

Joan den aspaldian ahalegin handia egin da euskara batua osatze eta zehazte bidean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus