Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurraren ardatza finkoa ez dela asmatu zuen, bere taulen zehaztasunari esker! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.
Kalkulu astronomiko ororen doitasuna sinu-taularen zehaztasunean datza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.
Delako ahoskera baten transkripzioa zenbaterainoko xehetasunez egiten den da kontua: laxotasuna eta zehaztasuna, betiere, erlatiboak dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.
Beste zientzia guztiek kopiatu nahi izan dute fisikaren metodoa eta zehaztasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.
Nire argudioen helburua zen, aurrena, eta argudiatzeko moduaren xehetasunak eta zehaztasuna gorabehera, [...]. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.
Zehaztasunak ikaragarriagoa bihurtzen du albistea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 53. orr.
Zehaztasunak ematen dio dotorezia hori, labur eta biluz esan beharrak. Berria - Kultura 2004-11-20
Txitxikovek gainbegiratu bat egin zion zerrendari, eta harriturik utzi zuten hango zehaztasunak eta txukuntasunak: nekazarien lanbidea, izen-deiturak, adina eta famili egoera zehatz-mehatz idazteaz gain, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
Harreman honek ezaugarritzen du bikoizketa, bera kopia hutsa eta bakuna bada eta, baita enuntziatuaren zehaztasuna ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.
Kronometroaren zehaztasunarekin, hamabietan, hiruretan eta seietan esnatzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 219. orr.
Hizkera funtsean generikoa, orokorra, zehaztasunik gabea, espazioan eta denboran errorik ez duena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.
Zehaztasunik gabeko frogak. Berria - Euskal Herria 2004-09-16
Ez du sekula fedeak izanen jakintzaren zehaztasunik ez ziurtasunik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.
Erlatibitatearen Teoriaren zehaztasuna egiaztatzeko. Berria - Gaiak 2004-04-21
Bi ideia hauek lotzen dituzten ezaugarri bakarrak zehaztasunik eza eta hizkuntz teoriarako desegokitasuna dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.
Bere aurpegi puztuan, begiek zehaztasunik gabe begiratzen zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Gainera, guztia zakiat, xehetasun guztiekin, poliziaren txosten baten zehaztasunez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 204. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ederki zekien zeintzuk ziren gauza bakoitzaren koloreak, zehaztasun handiz jakin ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Hauekin batera desagertzen dira erlijio delitu guztiak, oso izen lauso eta zehaztasun gutxikoak denak: federik eza, sakrilegioa, biraoa, ateismoa, etab. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 228. orr.
Orain arteko [...] neurketek baino 100 aldiz zehaztasun handiagoa izango dute gure neurketek.Gaixoak joka jarraitzen zuen, zehaztasun ikaragarriz, atsedenik hartu gabe. Berria - Gaiak 2004-04-21
Bazegoen egitate hartan krudeltasun harro bat [...] zabarkeria anker bat, enerbatu egiten ninduen zehaztasun mingarri bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.
Zehaztasun matematikoaren ordez probabilitate-kalkulua sartu behar da aritmetika politikoan. Ia zehaztasun fotografikoz eman zezakeen Pontitoko etxe, kale eta harri bakoitza. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Zehaztasun optiko-geometrikoa hurbilago al dago ideal horretatik efektu "atmosferiko" baten bilaketa baino? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.
Errenterian gertatu zitzaizkionak kontatu zituen, emoziorik falta ez zuen zehaztasun milimetrikoz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.
Garzon ez da nabarmendu zehaztasun judizialarengatik. Berria - Harian 2005-05-27
Oso garrantzitsua da abertzaleontzat gezur horiei guztiei zehaztasun zientifiko handiz erantzutea. Berria - Euskal Herria 2006-05-05
Zehaztasun zientifiko faltagatik. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Hortaz, zientziatik at, zehaztasun fonologikoa ez da desiragarria. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.
Ondorengo egunetan arreta eta zehaztasun erabatekoaz prestatu nuen Pariseko egonaldia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 351. orr.
Berak, berean zorrotz eta gogor, "suisar zehaztasun" delakotzat saldu nahi izan zizkidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.
Guztiz interesgarria izango litzatekeela azterketa hori gaurko egunean eragin horiek nolakoak diren ezagutzeko zehaztasun-maila bereko azterketak eginez osatzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.
Hamabi Tauletako legeak zehaztasun-eredu dira: haurrek buruz ikasten zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 260. orr.
Kazetaritza idatzia «zalutasun, bizitasun eta zehaztasun eskola» izan zen beti Carpentierrentzat. Berria - Kultura 2004-12-26
Aurrelarien zehaztasun ezaren gainean sortu den eztabaidarekin ez dago batere ados Valverde entrenatzailea. Berria - Kirola 2004-01-21
Alemanian ez da zehaztasun-espiritua hil oraindik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Legeen zehaztasun-falta eguraldiaren eraginez berez nagia den nazio baten gainera erortzen bada, zehaztasun falta honek iraunarazi eta handitu egingo ditu nagikeria eta inozokeria. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.
Mastekatze-prozesu horren mende jartzeko joerak ez zituen bakarrik buru-argitasuna eta pentsamendu-zehaztasuna bultzatu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.
Foku-zehaztasunik ezaren beste kausa bat hau da: fokatzegaitasun desberdina duela objektiboak kolore bakoitzerako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Ez daukat, nahitaez, kualitate horien zehaztasunak ezagutu beharrik kasu zehatz batean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.
Zehaztasunak ematen jarraitu zuen jainkosak: Nire aurka ezarri duten kexaren gainean zehaztasunak eman ahal dizkidazue. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.
Egia izateaz gain, iruditu zitzaidan zehaztasun hori garrantzitsua zela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 350. orr.
Arreta gutxi eskainiko diegu zehaztasun horiei, Eugeni, medikuntzaren alorrekoak baitira lizunkeriarenekoak bainoago. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.
Baina, zehaztasun horiek denak beren garaian egoki argituko ditugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.
Zientzialari talde horretako buruak eman ditu aurkikuntzaren inguruko zehaztasun guztiak. Berria - Gaiak 2004-08-31
Neskaren sarrerak galarazi zidan zehaztasun gehiago eskatzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.
Haren janzkeraren beste zehaztasun batzuez ez naiz orain gogoratzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Ez zuen zehaztasun gehiago eman, ezta zenbat atxilotu egon ziren ere. Berria - Mundua 2004-08-01
Zehaztasun gehiagorik ez dakigu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 17. orr.
Harik eta Hermann von Helmholtzek, ikusmenari buruzko ikerketan ziharduela, piztu eta zehaztasun berri bat eman zion arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Hori zehaztasun txiki bat da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.
San Frantziskoren idazkietan, bere-bereak dituen intuizio eta adierazpenen ondoan, ideia, esamolde eta zehaztasun praktiko asko daude, Bibliatik [...] eta bestelako iturrietatik datozenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.
Zehaztasuna galtzen ari ziren pixkana-pixkana muinoen, zuhaitzen eta belar-sailen islak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
38 euskal kanturen hitzak emanak dira, zehaztasun andana batekin bereziki euskara menperatzen ez dutenak gogoan. Herria 2001-05-03
Hark neurtu zuen aurrenekoz zehaztasunez Lurra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.
Hotsak zehaztasunez entzuten hasi nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
Koloretako irudiak erakusten genizkionean halako arazoak gertatzen ziren arren, aise eta zehaztasunez deskribatu zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.
Zehaztasunez gogoratzen ditu Elias anaia Ministro jeneral izan zeneko urteak ere.Beharrezkoa da definitzea zehaztasunez zertan dautzan aldaketa hauek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1114. orr.
Honen bidez, makinaren egoera zehaztasunez jakiteko aukera izango da, uneoro. Berria - Gaiak 2004-12-31
edozein zehaztasun (3); inguruko zehaztasun (5); inguruko zehaztasun guztiak (3)
zehaztasun askorik (3); zehaztasun bat (3); zehaztasun eske (3); zehaztasun eza (7); zehaztasun falta (10); zehaztasun gabe (3); zehaztasun gehiago (19); zehaztasun gehiago eman (5); zehaztasun gehiagorik (8); zehaztasun gehiagorik gabe (4); zehaztasun guztiak (9); zehaztasun handia (3); zehaztasun handiagoak (3); zehaztasun handiagoz (10); zehaztasun handirik (10); zehaztasun handirik eman (6); zehaztasun handiz (24); zehaztasun maila (4); zehaztasun osoz (13); zehaztasun zientifiko (4)
horien zehaztasunak (3); inguruko zehaztasunak (6); zehaztasunak eman (3); zehaztasunak emateko (4); zehaztasunak ematen (5)
zehaztasunez azaldu (5); zehaztasunez gogoratzen (3)
zehaztasunik eman gabe (6); zehaztasunik ez (8); zehaztasunik eza (4); zehaztasunik gabe (8); zehaztasunik gabea (4); zehaztasunik gabeko (10); zehaztasunik gabekoa (3); zehaztasunik handienaz (3)