Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehaztapen (106 agerraldi, 31 liburu eta 51 artikulutan) 1 iz zehaztatzea, xehetasuna. ik zehazpen.

Baina, zer da p bat, beste inolako zehaztapenik gabe?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Zuzenketa gehienek ez dute Jaurlaritzaren egitasmoaren edukian aldaketa nabarmenik eragiten, artikuluen zehaztapen, argipen edo azalpen hutsak direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Lexikoa, adierak, hizkuntza batetik besterako parekotasunak, aldeak, ñabardurak, zehaztapenak...  Berria - Kultura   2004-09-09

Soinu txikiari buruz zenbait zehaztapen egitea egokia litzatekeela uste dut.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Herrialdeari zigorrak jartzearen alde agertu zen baina zehaztapen bat egin zuen: «Inor ez da ari hitz egiten Iran okupatzeaz edo bere kontra ekintza militarrak abiatzeaz».  Berria - Mundua   2006-01-14

Zenbaki horiek agerian uzten duten egoera baikorra ukatu gabe, hainbat zehaztapen egin behar da hemen datu horiek era egokian balioztatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 113. orr.

Zehaztapenak egitera etortzen zitzaidan azaltzeko komunistak ez zirela bera bezain argiak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Neure buruari hitzeman nion Kattinari zehaztapenak gero emango nizkiola.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.

Gero hainbat argibide ematen hasi zitzaion emakumea, zehaztapen eta xehetasun ugariz jantzitako konta-modu urduri batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

Gure bezeroak -esaterako torloju erosleak- kontratuaren baldintza-orrietan jarri dizkigun zehaztapenak betetzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

Azterketa-metodo baten zehaztapena (datuen lanketa kuantitatiboa, zehaztu daitezkeen ezaugarri batzuen araberako deskonposaketa, ezaugarri horiei buruz ikertuko da euren arteko korrelazioa, dezifrapen interpretatiboa, maiztasunen eta banaketen azterketa).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Zehaztapen eta sailkapen horietatik ez litzateke ziurtasunez ezer aterako, hizkuntzari berez dagokion esparrutik at.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 277. orr.

Begi-bistakoa zen, bada, zerbait garrantzitsua adierazteko zerabilela kontakizun bitxi hura, hain zehaztapenez betea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.

2 (izenondoekin)

Zehaztapen ilun samar hau beharrezkoa da zientzia enpiriko batean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

Orain, ordea, zehaztapen berri bat egin nahi nuke: ezintasuna hautsiz sor daitezkeen pertsonaia edota elementu narratiboak jakinak direla.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

Hala, bada, eta orain arte esana gogoan, bizpahiru zehaztapen metodologiko egingo ditugu, bat-bateko bertsogintzaren azterketa doitzen lagunduko digutenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 142. orr.

Eztabaida honen nondik norako nagusiak deskribatu baino lehen, zehaztapen terminologiko batzuk egin beharra dago, nahitaez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.

Orokortze-eskemak edo zehaztapen progresiboen eskemak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Ustekabean, ordea, gerrako istorio eder bat entzun nuen, nire bibliofiliak espero zituen zehaztapen tekniko eta lehorren ordez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eraketa hau bermatzen da azaleratze, mugarritze eta zehaztapen instantzia batzuen arteko harreman-multzo baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 54. orr.

Bukatzeko aztertuko ditugu zehaztapen saretak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hainbat zehaztapen egin (3); zehaztapen bat egin (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus