Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usaina gauzen barrenetik sortzen eta irteten dela argi erakusten du ikusteak zernahi usaintsuago dela, hautsia, zehatua edo suak suntsitua denean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.
Sokil emankorrak goldatuz eta lur zorua zehatuz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.
Hagin artean zehatua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.
Berehala bi hosto hartu zituen, eskuen ahurrean jarri eta, arnasaz berotu ondoren, zehatu egin zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.
Zerbaitek airea astindu zuen, zerbait agor eta zorrotza jaitsi zen [...] hosto eta loreak zehatuz eta ihartu eta eroraraziz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.
Bizitzan agitu zaizkidan makur andana edateari zor dizkiot: honako auto hau zehatu, horrako neska hori uxatu, harako nagusi harekin etsaitu, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Zintzurretik zintzilikatuko dut, edo bestela zapaldu, edo zanpatu, zatitu, zehatu... nahi duzuena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 100. orr.
Beltzentzako lau eskolari su eman eta erraustu; gizon helduak umeen antzera zehatu; umeak helduen antzera zehatu; emakume beltzak taldean bortxatu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 245. orr.
Erresumako epaileek hiru herio zigor eman berri zuten, lehengo gazteluzain Migel Mailuren hilketa zehatu beharrez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 215. orr.
Publizitateko lau modulo ziztrin kenduta, guztiz orrialde xuria, eta horretarako opari bakarra Togasek: auto zehatu baten argazkia. Zakur zehatu mixerable bat bezala jo-eta akabatzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.
Elkar jotzearen arrazoia bera ahaztu egiten nuen pixkanaka, eta halere ostikoz jotzen nion, eta burua paretaren kontra kolpatzen nion, eta zeha-zeha egiten nuen, harik eta aurpegia puzturik eta bizkarra izerdi patsetan geratzen nintzen arte. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.