Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeharo 1 adlag osoki, guztiz. ik erabat; txit; arrunt.

Honek guztiak zeharo gogaitzen nau eta, esan beharrik ez dago, atsekabe handia sortzen dit.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 38. orr.

Kezka bat huraxe, neure onetik atera eta zeharo sumintzen ninduena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

Kamamila zeharo hoztu zaio kikaran Gabini.     «Kuskue tanden», 2004 - 147. orr.

Heriotza honek zeharo aztoratuko zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 24. orr.

Bekoki zabala, autopista bat bezalakoa, ilea kizkur, eta kobre-koloreko mataza batek zeharo inguratua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Frantziskok, apaltasun santuaren eraginez bere burua zeharo Kristo bilakatua sentituz, apaltasun hau desiratzen zuen beste bertuteen gainetik bere anaientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Begirada malenkoniatsu hark zeharo liluratu zuen Wotham.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 122. orr.

Orain, tamalez, munstroak behin eta berriro itzuliko dira, Irlanda zeharo suntsitu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 55. orr.

Egunsentiak gela zeharo argitu aurretik bukatzen nituen ariketak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Lau urtean zeharo aldatu zitzaien bizitza izebei.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Oraindik ere ez dut zeharo ulertu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 222. orr.

Dudaren eraginez gure oroimena pixkanaka isilduz joango zen, handik lasterrera zeharo mututzeraino Zeharo galarazi zion loa.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.

Apaldu zeharo zeure burua, sua eta harrak baitira fedegabearen zigorra.  Elizen arteko biblia   Si 7,17

Zeharo burutik eginda daude, denak gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 84. orr.

Niri ere ez zait gaizki etorriko, neure onetik zeharo atera ez nadin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Munduko grina txarrei zeharo uko egiten ikasi dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 737. orr.

Zeharo bat nator kritika horiekin.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 149. orr.

2 (izenondo eta kidekoen ezkerrean)

Labur esanda, mutil hura trebea zen, zeharo baboa ematen bazuen ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 197. orr.

Zeharo bitxia zen benetan eszena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Gorputzez berdin-berdinak, izaeraz zeharo desberdinak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Basatia, egoista, gizamunstroa, zeharo bihozgabea ei nintzen, esan zidanez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Zeharo bidezkoa eta zeharo beharrezkoa begitantzen zait euskalkiak babestea eta baliatzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 35. orr.

Harrigarriak zaizkit zeharo artistaren berezko bideak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 24. orr.

Bateko eta besteko egitura eta garapen ekonomikoa zeharo bestelakoak direla.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 53. orr.

Materiala nanoeskalan dagoenean bere propietate fisiko eta kimikoak jatorrizko materialarekin konparatuz gero zeharo ezberdinak izan daitezkeela.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Zeharo zentzugabeak diruditen deskribapenak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Azkenik, batzuen batzuk agertu ziren, ordu arte zeharo ezezagunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Koxkortu zenean, zeharo alderraia bilakatu zen Lefcadioren bizitza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Gaien aurkibidea zeharo hermetikoa zitzaion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Zeharo lagunarteko zituzten, hiri-bazterreko auto puskatuen biltegietan lardaskan dabiltzan ume bihurriek auto-txasisak bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

· (eskuinean)Egoera, ongi pentsatuta, irrigarria baita zeharo.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 10. orr.

Gizon ("gizajoez" ari gara) tristea ez ezik, antojagarria eta motza zeharo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

3 (adizlagun eta kidekoekin)

Zeharo pentsakor utzi nau honek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Baina ez nago idatzitakoarekin zeharo konforme.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 43. orr.

Zeharo oker ibili gara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 301. orr.

Okerrena dena, hizkuntzaren esparrutik zeharo kanpo kokatu zen eztabaida.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 162. orr.

Guk zeharo bestera egin beharko dugu, oker ulertuarena eta abar.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

Ordu biak inguru baizik ez dira, baina zerua zeharo iluna dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.

Hila egongo dela zorionez, zeharo, osotoro eta ezin sinetsizko moduan hila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

Zu, benetan esaten dizut, gaur zeharo pitzatua zaude.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.

Intxaurraren itzalak lehengo itxura badu ere, zeharo aldatua dago inguru hura.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

-Hik zer esan dion, bada? -galdetu zuen atsoak, zeharo asaldatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.

Don Ottavio, bere makilan bermatua, haizearen mendean zeharo utziak ileak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.

Zeharo jota dago burutik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Nik ordurako zakila zeharo gogortuta neukan eta Satanek handik heldu zidan lehendabizikoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Makalduta hago zeharo, ez haiz ezertarako gauza!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Esna bainengoen zeharo, eta aldamenekoa niri zelatan, jakina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Zeharo abailduta ikusi nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 158. orr.

Sorgortuta nagok zeharo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Zeharo izututa, Otiñanokoak berehala alde egin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.

Bertako egitura ekonomikoa zeharo hondatuta egotea izan zen han arrazoia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 38. orr.

Belarriak gorturik gelditzen zitzaizkidan, eta eskuineko besaburua zeharo mindurik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 149. orr.

Zeharo nahasirik, burusien azpira isuri, kandelari putz egin, eta zintzo-zintzo gelditu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Galduak, zeharo, idazlan haiek guztiak, [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Zeharo eta erabat nago herri hizkerak, denak eta nonahikoak, babestearen eta indartzearen alde.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

4 (izenaren eta dagokion izenondoaren artean)

Sentipen zeharo arrotza zitzaion matxinatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.

Aurpegiera zeharo seriosarekin, mahaian zehar besoa luzatu eta kolpetxoak eman zizkidan eskuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Egoera haiek tasun zeharo bakana eta baliotsua zuten, estiloa, nahi baduzu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 240. orr.

Bi oinarri teoriko eta esplikatzaile zeharo diferentek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

-Eskerrik asko -hasperen egin zuen modu zeharo geldo batez.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 297. orr.

François Viètek formula zeharo txundigarri bat eratu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 398. orr.

Botila bakarra zegoen, Txipreko ardo zeharo garratz batez betea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Baita haren gorputz-itxura zeharo aldatuaz ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Ni neska zeharo galdua naiz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 149. orr.

Alde zeharo handia.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 42. orr.

5 zeharoko izlag

Gizarte ikaratuak ziurtasuna bilatzen du; gizarte zeharo ikaratuak, zeharoko ziurtasuna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Zeharoko arrotza gertatzen zait batzuetan. Zeren zeharoko idiota baldin banaiz, injineru aeronautiko egingo bainaiz, eta bestela berriz, filosofo.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.

Zeharoko eta osotarako jakite hartan, izan ere, ez dago bizirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Merkatuen liberalizazio zeharoko edo globalak ikusi da ze miseria erein duen bazterretan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.

Herri espainol horren arima, ikusi dizu, kateatua dago, joputza moral eta izpiritual zeharokoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus