Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zeharkale iz zeharkako kalea.
"Hobe horrela" esan zion bere buruari, Errebaleko erdialdera, komisariako zeharkaletik jotzen zuela. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 40. orr.
Errepidea gurutzatzen ari zela Caparrosoko zeharkalean autoak harrapatu egin zuen. Berria - Euskal Herria 2006-01-04
Agur egiten zigun lantegiak, zeharkale eta kale nagusien labirinto harekin, pauso baldarreko garabiekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 149. orr.
Autoko atea zabaldu zioten, eta komisarioak autoa martxan jarri eta alde egin zuenean, beraiek zeharkaleko alde banatatik desagertu ziren. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 41. orr.