Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi zeharkaldi gogoratzen ditu bereziki: Neretva ibaiarena eta Ness aintzirarena. Berria - Kirola 2006-01-11
Hantxe izanen du bere gorena, Caldes de Boíra jaitsi aitzin, Parke Nazionaleko zeharkaldiak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 67. orr.
Harry Blount beti bezalako ingeles hotza agertzen zen, Ural mendien zeharkaldi osoan hari apenas hitzik egin ez zion berbera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 395. orr.
Beinati Nemours izeneko itsasontzian egin zuen Mediterraneoaren zeharkaldia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.
Mauritania eta Kanariar Uharteen artean mila kilometro inguru daude eta ontziek bost egun behar izaten dituzte zeharkaldi hori egiteko. Berria - Harian 2006-04-04
Amaigabea izan da "ez-inoren lur"etiko zeharkaldia, eternitatea bezain betierekoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.
Desertuko zeharkaldia. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.
Basurkok eta Treceñok 15-20 egunean egin nahi dute Bilbo-Bartzelona zeharkaldia. Berria - Kirola 2004-03-03
Guyanako itsasbazterrak zetozkion gogora, zeharkaldiko eguraldi ona. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Bizitza arrakastaz jositako zeharkaldia baino ezin zitekeela izan, gailur batetik besterako bidaia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 234. orr.
Pertsona-trafikanteek dirutza izugarriak exijitzen dizkiete eta batzuetan desagertu egiten dira zeharkaldia hasi aurretik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.
Benetako mistikoak ez zaizkigu itzultzen beren zeharkaldia kontatzera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.
Greban dauden FCC enpresako garbitzaileek zeharkaldia egingo dute Basauriko Arizgoiti plazatik Gasteizko Ajuria Enea jauregiraino. Berria - Ekonomia 2004-10-02
Oso zeharkaldi ederra, baina benetan gogorra. Berria - Harian 2005-08-24
ESAITek mendi zeharkaldia antolatu du irailaren 11rako. Berria - Kirola 2004-09-04
Getaria-Donostia itsas zeharkaldia aurkeztu dute. Berria - Kirola 2004-08-05
Bidaiaren bigarren zatia eski zeharkaldi bat izango da Bide Erreala deituriko inguruetan. Berria - Kultura 2004-02-10