Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeharkako 1 iz zeharka dagoena; zeharka egiten dena. (gauza fisikoak)

Zarpeatuak egurrezko trenkaden gainean egin behar direnean, ezinbestez gertatuko da zeharkako eta luzetarako piezetan zartatuak ateratzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3330. orr.

Makina horiek kate bidez, eta zeharkako eta trabeskako loturaz eta bermatzeko puntelez eusten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.

Gero, gainean puntelak eta zeharkako habeak erabiliz, armazoiak egin zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Esku biekin box-ak bereizteko zeharkako hagari eutsi bainion.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 202. orr.

Kutxa horien azpiko partea berdindu eta ondo garbituko da zeharkako egur batzuk jarriz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Errregelaren azpian eta besotik besora zeharkako egurrak ziriekin mihiztatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Bi hormen tartean zeharkako beste batzuk eraikiko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Soka horiek, batetik bestera hamabost hazbeteko tartea utziz, zeharkako beste soka batzuekin zeuden elkarrekin lotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Elizaren ataria mugatzen zuen zeharkako kaletik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 21. orr.

Leihoak ematen didan zeharkako argiaz baliaturik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

Ea bidea ordokia den ala ibarretan eta aldapetan zeharkakoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

· Izterrezur-buruaren zeharkako ebakidura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

2 (bestelakoak)

Bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Zeharkako zergen pisua %10 hazi da azkeneko hamarkadan.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Euskaltelek bortz urtez 500 lanpostu zuzen eta zeharkako bertze 5000 lanpostu sortu ditu.  Herria   2003-01-28

Gatazka horien artean nazio gatazka nabarmentzen da, belaunaldi arteko eta zeharkako gatazka baita.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Zeharkako beste efektu bat, oso gutxitan aipatzen dena, da garapenbideko herrialdeek Mendebaldeko merkatuetan duten sarbide mugatua ex post emaitza dela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

Zeharkako fiskalitaterik gabe ezin gara EBko merkatuan egon.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Fregek zeharkako ezagutza onartuko du, perpausen zentzuaren ezagutzaren bidez lortzen dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

Zuzen baino, zeharkako bidetik soilik irits daiteke gizakia bihotzaren muinak bizi duenera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 107. orr.

Zeharkako batasun politikoa, ordea, beti izan da, eta euskal probintziek zuten administrazio sistema bakar eta parekatu batean oinarritzen zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 193. orr.

Zuzeneko aipamenak eta zeharkako erreferentziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Zeharkako begirada ezagunak ihesean doan irudia, azken unean, atzematen duen bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Ez dugula ezintasunengatik diskriminaziorik onartu behar, ez zuzenekorik, ez zeharkakorik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Juriskontsultu zaharrek beti esan izan zutela feudoen oinordekotza lerro zeharkakoan ez zela pasatzen odol-anaietatik aurrera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 343. orr.

Ez zaizkit nire bizitza pribatuari buruzko galdera zuzenak gustatzen, egiten badizkidazu erabat zeharkakoa den erantzun bat lortzeko aukera guztiak dauzkazu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.

"Beraz, familiarekin garai onak gogoratzera" eta antzeko galdera zeharkakoak gero eta sarriago tartekatzen baitzituen bere isiltasun tematian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.

Zeharkakoa zuzen-zuzenean jaso dugu, eta Mikel Marquez y Lopez ez dira malekoira atera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus