Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeharbide (orobat zeiharbide) 1 iz zeharkako bidea; lasterbidea.

Lepoa egingo nuke bietarik inork, ez emazteak eta ez senarrak, ez zutela kale hura hilabete luzetan zeharkatuko, zeharbide luzeagoak hautatuko zituztela aurrerantzean haien eztei argazkiarekin tupust ez egitearren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 21. orr.

Hauek dira bideak eta ez dago besterik, Jainkoagana zuzenean joateko, zeharbiderik gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Etxetik gertu, zeharbide batetik aurrea hartu zion Maizak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 212. orr.

Zeharbide ilun batetik portu aurreko kale zabal eguzkitsura iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Honela, galarazi egin zion Edom herriak Israeli bere lurraldetik igarotzea, eta israeldarrak urrundu egin ziren, zeharbidea hartuz.  Elizen arteko biblia   Zen 20,21

Bide okerra hartu dut ikusi nuelako bide zuzenetik ez nituela nire helburuak erdietsiko eta zeharbidea laburragoa zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.

2 irud/hed

Tarteka nigatik galdetzen omen zien, maite diren pertsonei buruz galdetzean egin ohi diren zeharbideak erabiliz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.

-Lehenagotik ere ezagutzen zenuen hiria -esan zuen Norak, galdera eta baieztapen, biak batera elkarturik, eta zeharbidetik bederen argi doia egiteko, Andreasek zazpi giltzez itxita baitzeukan bere iraganaldira zeraman atea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Zuzen dihardu, zeharbiderik eta itzulingururik gabe, eta inolako apaindurarik gabe.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.

Zeharbidea hautatu nuen jakin beharrekoa jakiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Horren eskutik etorri zen zeharbidea, zeharbide izanagatik ere guztiz garrantzitsu eta salagarri zena, dudarik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 191. orr.

Sermonatzeko zeharbide bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.

Nahi nikek hik jakitea ez haudala inoiz ahaztu eta, zeharbideak erabiliz, beti arduratu naizela hitaz.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 37. orr.

Guztiz kriptiko eta deszifragaitza dugu, espero izatekoa zenez, "Odò" hitza, zeharbide horretaz baliatu beharra baitzegoen, noraezean eta besterik ezinean, Kristo zelarik aipagai.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 27. orr.

3 ingurabidea.

Donapaleuko zeharbide berrian ezbeharra gertatu zen asteazken arratsaldeko 16:00etan, Behaskanen zehazki.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

4 zeharbidez adlag zuzenekoa ez den bidetik.

Jaelen egunetan, ezin zen bideetan ibili, bidaiariek zeharbidez ibili behar zuten. · Zeharbidez esana dugu, gainera, irudiari dagozkion balio hedonikoak aztertzen dituzten teoria estetikoek atseginaren iturburua pertzepzioan berean kokatzeko joera dutela.  Elizen arteko biblia   Epa 5,6

Etxean ere asko abesten genuen, eta handik, zeharbidez bazen ere, poesia jasotzen nuen, horretaz kontziente izan gabe.  Berria - Kultura   2004-12-16

Inkontzientea ezin atxikizkoa baita zuzeneko ikerketarentzat, eta ezin ezagutu daiteke, zeharbidez ez bada, agerira ateratzen duten produkzio sintomatikoen bidez, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.

Baldin zuzenean edo zeharbidez bagaituzte auzian nahasturik kausitzen, erresuma dizugu [...] kalte-ordaintzat zerorri emango.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 179. orr.

Ezein esperientzia ere ez da ahalgarria, zuzenki nahiz zeharbidez frogatzen duela ere (inferitzearen edozein bidezidorren bidez izanda ere).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.

ETAren aurka bakarrik arrazoitu liteke argi eta garbi; ETAren alde gehienez ere disimuluz eta zeharbidez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 89. orr.

Irakurtzerakoan, benetan irakurtzea, eta ez zeharbidez ezagutzea.  Berria - Harian   2006-02-24

Objektu hauek zeharbidez errepresentatzen dira zatigarritasunaren adigaiaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

5 zeharbidezko izlag

Jainkoaren presentziaren agertze zuzeneko edo zeharbidezko baten bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Judizioa, beraz, objektu baten zeharbidezko ezagutza da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

Erromatar Inperioaren bizitzako bigarren mendearen azken zatian, San Ireneo Lyongoak zeharbidezko gorazarrea egiten zien Inperioko komunikabide errazei mundu helenikoan zehar Eliza Katolikoaren batasuna goresten zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeharbidez bada ere (3); zeharbidez baizik ez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus