Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehapen 1 iz zehatzea, zigortzea.

Zehapena bildu nuen egun hartan, nire lehenbiziko zehapena: hamar zigorrada bizkarrean, ikasle eta irakasle guztiak ikusle nituela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Ustel horiendako zer zehapen edo zigor zuzenagorik ondasunez gabetzea eta horiek leialen eskuetan uztea baino?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Hoben guztien zehapenak, metaturik, berrehun azote baino gehiago egiten zian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Media Markt enpresa zigortzeko zehapen prozedura martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoan eta Bizkaian egin zuen publizitate kanpaina bat «sexista» izan zelakoan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Horregatik hartu du Drogamenpekotasun Zuzendaritzak guztia argitzeko ardura, jakiteko legea betearaztea eta urraketak gertatuz gero, zehapen prozedurak irekitzea zein saili dagokion.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Publizitate kanpaina horrek «zehapen espedientea hasteko adinako garrantzia» baduela iritzi dio Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus