Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zedula 1 iz paper orri edo txartel batean idatziriko dokumentua.

Hantxe zituen izkiriatzeko behar zirenak, paperak, lumak eta tintontziak, beste hainbat agiri, kontu, zedula eta halakorekin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 319. orr.

Argi zegoen, bada, Dartaieten mezua: Oloroeko zedulako norbait ari zen, eroetxetik legoa batzuetara, nirekin harremanetan jarri nahirik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bi alderdietako batek galtzen zuenean, ez zegoen bakerik egiterik kondearen oniritzirik gabe, eta horrek zerikusia zuen gure indultu-zedulekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 218. orr.

3 errege zedula erregeak izenpeturiko zedula.

Iraultzak bere bideari darraio, eta martxoaren 13an Batzar Eratzaileak errege-zedulengatik preso zeudenak askatzeko agindua ematen du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

Errege Zedula 1786an atera zen tabernetako karta jokoen abusoa salatuz, baina, 1794 arte ez zuten betearazi Leitzan: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus