Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Libanoko zedroa bezala luzatu naiz. Elizen arteko biblia Si 24,13
Jainkoaren baratzeko zedroak bezala, bere merezimendu santuen gailurra zeruraino altxatzen zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.
Aise mintza gaitezke mendeez, zeren zedroa zuhaitz biziluzea baita. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Lorategi bat ikusi zuen amets artean, zuhaitz eta lorez betea, zedroz eta akaziaz, palmondoz eta erramuz, astigarrez eta olibondoz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.
Santutegiaren aurrez aurre zegoen aldarea, berriz, zedroz jantzi zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,20
Zedrozko kaxa ilun baten barruan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.
Sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,9
Labana-arrastoz beteta zeuden Bennetten idazgelan zedrozko hormak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.
Tenpluaren barneneko azken hamar metroak, berriz, zedrozko oholez estali zituen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,16
Zedroaren hazia zedro bihurtuko da, nahi ala nahi ez. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 158. orr.
Zedro garaiaren adaburutik hartuko dut neuk ere, kimu berri bat hartuko dut haren adar-puntatik. Elizen arteko biblia Ez 17,22
Pinu eta zedro erraldoiek, multzo zoragarrietan baturik, berdetasun marko xarmantean biltzen zuten ikuskizun hura guztia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.
Israelgo mendi garaian landatuko dut; adarrak luzatuko zaizkio eta fruitua emango, zedro bikain bihurtuko da. Elizen arteko biblia Ez 17,23
Zedro beneragarri baten enborra da, azkenetako bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.
Sugi: Zedro japoniarra (Cryptomeria japonica). Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.
Itzalgune zabalak eguzki galdatik babesteko, zenbaitetan pinu edo zedro oihan itzelak, ehun versta luze. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.
Agindu ezazu, beraz, ebaki dezatela niretzat Libanoko zedro-sail bat. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,20
Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala. Elizen arteko biblia Si 50,12
Horrela, bada, nahi bezainbat zedro eta zipres-zur eman zion Hiramek Salomoni. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,24
Atea balitz, zedro-oholez gogortuko genuke. Elizen arteko biblia Kt 8,9
Logelan oraindik nabarmenak ziren Ellenen adats sarriaren zedro-usaina eta bere soinaren leuntasuna. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.
Supazterraren ondoko erratzari zedro-olioaren usaina zerion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
libanoko zedro (6); zedro eta zipres (3); zedro zura (10)
zedroa bezala (3)
libanoko zedroak (4)