Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Puntuak eta aldiuneak mugak besterik ez dira, h[au] d[a], espazioaren eta denboraren zedarriztapenaren kokaguneak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.
Legeak hemen ere gure askatasunaren zedarriztapen soilak dira, hau bere buruarekin osoro adosteko baldintzetara zedarriztapenak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.
Hau badiot: "gauza guztiak kanpoko agerpen gisa bata bestearen ondoan daude espazioan", orduan erregela honek orokorki eta zedarriztapenik gabe balio du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.
Zientzia ezagutza-ekoizle gisa ezaugarritzen duen irudiak hortxe dirau, baita objektu-subjektu zedarriztapen klasikoak ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Zientzia-praktikaren arrabol honetan, subjektu-objektu (gizartea-izadia) zedarriztapen absolutua deuseztatu egiten da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.
Ezeztapen guztiak [...] errealitate handiago baten eta, azkenik, errealitate gorenaren zedarriztapen soilak dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 212. orr.
Gure arrazoimenaren mugen determinazioa apriorizko oinarrien arabera baino ezin daiteke gertatu; bere zedarriztapena, berriz, [...] a posteriori ere ezagut daiteke jakintza orotan oraindik jakiteko geratzen zaigunaren bitartez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.