Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zazpinaka adlag zazpinako multzoetan.
Hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Zazpinaka josi ogi-buruak benedikatu zituen apezak. Berria - Kultura 2004-08-21
Orain den-dena hirunaka edo bosnaka egin beharra daukat, baina, duela hilabete batzuk arte, launaka edo zazpinaka aritzen nintzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.
Aritmomania esaten zaion joera baitut: eginkizun desatseginen aurrean batez ere, binaka kontatzen hastekoa, edo zazpinaka, nahi adina luza dezakedan mugara iritsi arte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.