Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zazpina 1 banatz bakoitzari zazpi, bakoitzak zazpi.

Zazpina jokalari izaten dira alde bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.

Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan.  Elizen arteko biblia   Has 7,3

Zazpina gol sartu zituzten.  Berria - Kirola   2006-01-15

Bi solairutan zazpina leiho neoklasikoz osatua, belarrik gabeko hondar muinoan altxaturik, paraje idorretako lore bakarti agertzen zitzaigun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 316. orr.

Beste alde biek ere zazpina zentimetro zeuzkaten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 101. orr.

Zazpina ipuineko liburu bana besapean zutela agertu ziren.  Berria - Kultura   2004-05-29

Zazpina mila euroko bina beka poesian, saiakeran eta haur eta gazte literaturan.  Berria - Kultura   2006-04-28

EAJ-EAk 18 ordezkari lortu zituzten, bederatzi Gipuzkoako Aurrerazaleek (PSE), zazpina CCOOk eta Banatuz-ek (LAB) eta bi ELAk.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Boteak zazpina eta oren bat eterdi ezbaian partida.  Herria   2004-06-17

2 zazpinako izlag zazpik osaturiko.

Markagailuak zazpinako berdinketa erakusten zuen hamabosgarren minutuan, eta, tarte horretan, denboraldi honetan inork gutxik lortu duena lortu zuen Wislak gainera: Portlanden aurretik jartzea.  Berria - Kirola   2004-11-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus