Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zazpiehun hilotz geratu omen ziren lur gainean, nekazariek lurperatu behar izan zituztenak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.
Salomon, hala ere, itsuki maitemindu zen haietaz: zazpiehun emazte izan zituen, eta hirurehun ohaide. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.
Inpresio handia egin zidan fabrikatzar hark, ia zazpiehun langile ari baitziren lanean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 174. orr.
Gotorlekuan zeuden gizakiek, gailurretik zazpiehun oin beherago egon arren, atea zain zezaketen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Zortziehun gramo Idiazabal mila eta seiehunean, zazpiehun gramo Cabrales mila eta ehunean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
Urtean zazpiehun errublo irabazten dituen funtzionario batek ere ez luke hain gela xumea izango. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 508. orr.
Zazpiehun urte dira Petrarca jaio zela. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.
Hodeiak zazpiehun metrora daude. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.
Kasu horretan, zazpiehun mikrosegundokoa da, gutxi gorabehera, denbora-tartea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.
Sei metro gorako eta zazpi ehun kiloko pertsonaiak, brontzean dailatuak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.
Ikertzaileek lau mila zazpiehun eta laurogeita bi dokumentu katalogatu dituzte. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 166. orr.
Hagridek zazpiehun eta hamahirugarren gela hustu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 130. orr.
Fatxada kresaltsu eta zikinduak, axuleiuen irudiak, honako honek mila zazpiehun eta hirurogeita lauko data du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.
Aginte postutik Aszensioko ermitara ez ziren zazpiehun bat metro baino gehiago izango, baina etsaien lerroak hartzen zuen bidea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 57. orr.
Elosegik zazpiehun mila pezetako lau faktura bidaliko zituen, Poulenc-en izenean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.
Berehala egin nituen kontuak, hamazapi kilo bider lau mila libera, hirurogeita zortzi mila libera edo gauza bertsua: milioi bat eta zazpiehun mila pezeta. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 138. orr.
Zazpiehun-zortziehun mila bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.