Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Astra bat. 7,62 mm. Zazpi tiro. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 269. orr.
Harekin batera zazpi kargadore erosi nituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.
Zazpi euskal herrietan barna. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.
Hurrengo sei hilabeteetan, Dryer-ek beste hogeita zazpi margolan egin zituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.
Harenga bat eman zuen udaletxeko arkupean herriko zazpi gizon fusilatu eta gero. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Herriko zazpi gizonek isuritako odola zapaltzea: bataiatzeko modu hori nahi zuen soldadu berrientzat. Zazpi seme-alaba eman zizkion Andreak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.
Bihotzean hondoratutako zazpi ezpataren mina sentitu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 210. orr.
Nork jakituriaren zazpi ardatzak ikasten ditik, nork edertasunaren zazpi graziak jasotzen, nork urrearen zazpi distirak bereganatzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.
Hartz Nagusiko zazpi izarrak ikusi ditut, ñirñirkari. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.
Han ere zazpi aldare eraiki zituen eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 218. orr.
Zazpi apaiz joango dira kutxaren aurrean, zazpi tronpeta eramanaz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.
Neurri beretsuko zazpi zati dauzka liburuak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 11. orr.
Zazpi hitz baino ez zituen esaten, guztiak ere azentu onartezinez. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 89. orr.
Eta joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino gaiztoagoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 149. orr.
Zazpi ateen azpitik iragan behar zen. Zazpi haurreko gure familia hartan ezagutu ezberdintasunen gainetiko elkartasuna bilatzen dut denetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.
Bost dolarreko zazpi billete zeuzkak bola bat eginda poltsikoan. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 93. orr.
Beste zazpi behi irten ziren Nilotik. Elizen arteko biblia Has 41,3
Zoaz eta busti zaitez zazpi aldiz Jordan ibaian, gaitza sendatu eta garbi geldituko zara. Elizen arteko biblia 2 Erg 5,10
Agente batek sei edo zazpi apartamentu erakutsi zizkidan harri gorriztako etxeetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.
ik beherago 14. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zazpi edo zortzi atso itsusi zeuden kokoriko eta tarteka jarriak elizaren inguruan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.
ik beherago 19. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Greziako Zazpi Jakintsuetariko bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.
· Zazpi begiz zaintzen hasi ginen bi bide-ertzak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.
-Zazpi karrera hasi nitian, eta zazpiak bat: ezer ez, alegia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 228. orr.
Zortzi liburu, baina zazpi baizik ez dira aurkitu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.
Iduseko anarkistak zazpi baziren, testua interpretatzeko bederatzi modu zeuden batzuetan eta hamabi beste batzuetan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 212. orr.
Zazpi gehiago zakarzkiat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Zirok bidalitakoetatik zazpi besterik ez zirela itzuli. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.
Zazpiak esperientziadunak dira: atezain bat, Christophe Bernet; defentsari bat, Nicolas Delmas; bi erdilari eta hiru aurrelari. Herria 2002-08-01
Zazpiek beren erratzak atera zituzten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 96. orr.
Zazpitik bat, ordea, beraientzat da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 39. orr.
Laurogeita zazpian berriro elkartu ginen eta Ameriketara elkarrekin etortzea erabaki genuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.
Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: [...]. Elizen arteko biblia 1 Kro 5,13
Zazpi zeuzkan gaiari buruzkoak erosi berriak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 60. orr.
Plaza Berriko zazpian, motel, Esnategi kaletik sartu, eta 1 arkupeko lehenengoa eskubi aldean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 84. orr.
Banatu zeure ondasunak zazpiren, bai eta zortziren, artean ere, ez baitakizu nolako ezbeharra etor daitekeen lurrera. Elizen arteko biblia Koh 11,2
Ongi etorria ostera sail horretara, bosten kluba zena zazpirena bilakatu dena: Barriola, Eugi, Ruiz, Beloki, Olaizola II.a. eta Irujo eta Xala. Berria - Kirola 2004-05-26
Hegoaldea aski epela da, tenperaturak zero azpiko seitik zero gaineko zazpira bitartean mugitzen baitira. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.
Indietako eta Itsaso Gorriko itsasontzi ihiz egin batek hogei egunetan egiten zuen bidea, itsasontzi greko edo erromatar batek zazpitan egiten zuen. ik beherago 13. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.
Zazpi eta hiru, Gartzain irabazten. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 136. orr.
Behin -martxoaren zazpia zen-, oihal bat egiten bukatu eta nagusiei eraman zien. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.
Irailaren zazpian heldu zen egun hori, abuztuaren hogeita zortzian hel zitekeen bezala. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 44. orr.
Zazpiak puntuan, Lucy lotan zetzan gelara sartu eta harengana hurbildu nintzen edalontzi bat laranja-urekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.
Arratsaldeko zazpiak aldera esaten genion elkarri agur. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.
Arratsaldeko zazpiak hurbil: "Eta gose haiz gaizoa!". Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
Luzea egingo zait zazpiak arteko denbora. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.
Zazpi eta erdiak ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.
Etorri bihar erietxera: zazpi eta erdietan bilera dugu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.
Zazpiak eta erdietan guk ere atea itxita utzi genuen gure atzean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.
Zazpiak eta laurdenetan iritsi eta hogeitabost minutuz geratu ohi nintzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.
Zazpiak eta laurden: ateak kirrinka berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 132. orr.
Seietatik zazpiak eta laurdenetara bitartean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 265. orr.
Zazpiak laurden gutxitan lantokira zetorkidan, hitz egin lehiaz hanpatua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 108. orr.
Seietan ez zidaten jaikitzen uzten oraindik, eta zazpiak laurden gutxiak arte gorde behar izan nuen nire jakin-mina. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.
Zazpiak laurden gutxiago zirenez jaiki egin naiz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.
Zazpiak eta hogei ziren Patakik, jaiki, pastazko betaurrekoak soineratu, tokatara zuzendu eta kantu bat jarri zuenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.
Zazpiak hogeita bost gutxiago. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 131. orr.
Zazpietan puntuan iritsi naiz bulegora. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.
Goizeko zazpietan jo zuen ekaitz beldurgarri batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.
Arratsaldeko zazpiak arte. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.
Zazpietako autobusa hartu behar zuen derrigorrez. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.
Zazpietako txandan hasi omen duk lanean, eta gauekoa arratseko hamaikak arte ez omen duk itzuliko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.
Irailaren 8an, asteazken arratsaldean zazpietako albisteak entzuten ari ginen irratian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Mundu guztiak ohean egon behar zuelako zazpietarako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.
Stanleyk hirurogeita zazpi urte ditu baina sasoiko dago duen adinerako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Zazpi egun egongo zara han. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 997. orr.
Beste zazpi urte egin zituen Labanen zerbitzuan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.
Ia zazpi urte ziren ez nuela Tom ikusten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.
Nire zazpi urteak aspaldi joan ziren. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 33. orr.
Kontzeptu hori, bolumenaren konstantziarena, zazpi urterekin harrapatzen dute ume gehienek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.
Zazpi urteko neskato bati bezala eman nion agindua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
Ez zioten inori irakasten, "ikasle nabarmenari, zazpi urterik behin" izan ezik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 157. orr.
Zazpi Urteetako gerratean bezala, oraingoan ere Lizarrako gotorleku nagusi bihurturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 164. orr.
Elkar bizitzako zazpi hilabeteren buruan abandonatu ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 188. orr.
Zazpi egunez ibili ondoren, Galaadeko mendian harrapatu zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.
Zazpi egunen buruan euria bidaliko dut lurrera berrogei egun eta berrogei gauez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 7. orr.
Zaldi horiekin, zazpi edo zortzi ordutan jarriko ginateke Frantzian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.
Italiako XX. mendeko ipuingintzari buruzko zazpi orduko ikastaldi bat emateko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 39. orr.
Meza hasteko zazpi minutu. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 66. orr.
Hilean laurehun eta hogeita zazpi dolar baitzen errenta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.
Guztira, zazpi dolar eta laurogeita lau zentabo, Zazpi ehun euro balio dituen larruzko paltoa erosi dut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.
Zure hemezortzi txelin eta hiru pennyekin, izango ditugu hiru libera, bederatzi txelin eta zazpi penny. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Luzeran, berriz, zazpi metro da heste meharra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal izango ditu, hiru zutabe eta hiru oinekin. Elizen arteko biblia Ir 27,14
Melun hogeita zazpi kilometrora dagoela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 225. orr.
Zazpi zentimetro zeuzkan paperaren alde batek eta zazpi beste batek. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 101. orr.
Beinat lurretik hogeita zazpi zentimetrotara altxatu zuen, kolpe motzaz erortzera utzi aitzin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 301. orr.
Bi librako harria jaurti behar duen baleztak, bere burukoan, bost hatzeko zuloa izan beharko du; [...] sei librakoa jaurtitzeko, zazpi hatzekoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.
Zazpi estadu zituen gorabillak, eta zazpi oin estaduak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.
Tolosatik zazpi legoatan dagoen San Martin deitu auzora. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.
Ia zazpi miliara zegoen herrixka bateko andre batek Frantzisko dohatsuari bidaltzen zion oparia zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.
Arazoa zen mukiak itxi egiten zizkiola birikak arnasa galarazteraino, eta bere gorputz txikiak, zazpi edo zortzi kilokoak, ez zeukala ahalmenik muki haiek mugitzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Bere gorputz txikiak, zazpi edo zortzi kilokoak, ez zeukala ahalmenik muki haiek mugitzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Ia zazpi tonelada ogi-irin garbi. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,2
Beste zazpi litro esne berotu, ozpin neurria bota, eta bihar goizera arte uzteko eskatu diot. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 120. orr.
Zazpi gradu -adierazi zidan Pablok bere termometroari begirada bat eman eta gero-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 170. orr.
Zenbaki sinbolikoa zazpia duk! Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 86. orr.
Zazpi gehi lau berdin hamabi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.
Izendatzailean, bakoitiak bikoiztuak: hiru, bider hiru, bider bost bider bost, bider zazpi bider zazpi, bider eta abar. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 399. orr.
Bi gehi zazpi ber bi zati bi gehi bederatzi ber bi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.
Bai, hori da, bederatzi bederatzi zazpi. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Irakurri behar ziren garaiko prentsa erreakzionarioaren espantuak hemen bizi ginenon ehuneko zazpi ere ez omen zelako elizan azaltzen! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.
Badakit bakan baizik ez dela zazpiko jokoan irabazten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 240. orr.
Karta-multzo batean zazpiko pika aukeratu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 238. orr.
Ezin pausatuago solastatu zitzaidan, mahukapean zazpiko urrea gorderik duen jokalariaren segurtasunaz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 132. orr.
Zazpiko ona du, baina ordezkoek ez dute maila handia, Dobrkovic eta Nenadic dira salbuespen. Berria - Kirola 2004-10-16
Joaneko partidako hasierako zazpiko bera atera zuen Francisco Javier Zupo Ekisoainek pistara. Berria - Kirola 2004-04-25
Zazpiko horri afizionatuetan lekua egingo diela zin egin du Baquek. Berria - Kirola 2004-12-15
· Euskariansek antolaturiko gizonezkoen Euskal Herriko Zazpiko Torneoan Bizkaia nagusitu zen, Lapurdiri 22-19 irabazita. Berria - Kirola 2004-07-10
Entzun izan dut zazpitan ezkondu zela eta zazpi senarrak ezkongelan hil zitzaizkiola. Elizen arteko biblia Tb 6,14
Badakit, maisu, arantza horrek zazpitan zulatu zizula bihotza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Zilar garbia, zazpitan birfindua. Elizen arteko biblia Sal 12,7
Gizaseme bikain honek, soka bat gerriko eta zirpil bat oinetako, pilda batzuk jantzi eta txapela buruko, zazpitan arriskatzen zuen bizia oreneko. Zakur handiak behin zaunka egiterako, txikiak zazpitan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.
Sosa partekatzekoa zelarik, nagusiak berak banaketa obratzeko ordez, ez zena zazpietan hobe, bakearen izenean, mutilek erabaki zezaten zer nori joanen zitzaion. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 88. orr.
Larrinagakoaz gain, beste sei-zazpi egoitza erabili zituzten presondegi moduan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 77. orr.
Orain ere geure baratzetxoan egunero sei-zazpi katuri ematen diet jana. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 103. orr.
-Sei-zazpi ordu bide dago -esan zien. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.
Sei-zazpi urte pasatu dira eta ez dute ezer egin. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Hiruki horren gailurra sei-zazpi metrotan dago. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.
Antzerkia prestatzen hara eta hona dabiltzan sei-zazpi gazteak Dialog Theatre taldekoak dira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Pianoaren aurrean ia egunero pasatzen ditudan sei-zazpi orduek markatu dute nire bizitza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.
Horietarik sei zazpik euskara mintzatzen dugu ongi eta gure tartean beti euskaraz ari gara. Herria 2001-11-08
Ibaia erabat libre utzirik, bazter bakoitzean hegi etenik gabe bat zuen eratua, sei-zazpi bat metro garai. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.
Azkenik, sei-zazpiren bat kilometroren buruan, hara, ikaragarria, baso artean, belardia. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.
Piztiatxo hura zazpi ahalak egiten ari zen bazterrera iristeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.
Zazpi ahalak egin zituen eulien antzera erasoka zebilzkion pentsamenduak baztertzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.
Erran behar dut ere, ahal izan dutalarik ene zazpi ahalak egin ditudala Eskual-Herrirat jinak ziren Iraultzako komisarioen bortizkeri basaren eztitzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.
Zazpi ahalak egiten zituen haien irri tolesgabe bera lortze aldera, baina bekaizkeriak hartua zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.
Zazpi ahalak egin nituen haren "biltzeko" baina debaldetan izan zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.
Aldakuntza gutti Zuraideko hautetsietan, herriaren dinamika antzina segituz zazpi ahalak eginak izanen baitira hitzeman bezala. Herria 2001-03-22
Zazpi bat metro zabal eta hamabost bat luze. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.
Zazpi bat urte izango nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 38. orr.
-Nik Alejandroren gutun bat jaso nian duela zazpi bat urte -esan zuen azkenean. Duela zazpi bat mende, Petrarca eta bere anaia Frantziako hegoaldean zeuden, Ventoux mendiaren inguruan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 93. orr.
Zazpiren bat ordu ibiltzen ginen egunero, bazkaldu arte lau eta ondorenean beste hiru. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 167. orr.
Zazpi mila errial eman genizkion. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.
Atleta batek zazpi bat litro oxigeno beharko lituzke 100 metroko esprintak eskatzen duen indarra egin ahal izateko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.
Zazpi bat mila gizon eraman ahal izango ditugu, oinezkoen eta zaldizkoen artean. Zazpi edo zortzi bat urte besterik ez nituen artean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 193. orr.
Zazpi mila lagun Baionako karriketan. Herria 2003-02-06
Lur ikara horren karietara hiriaren hamarrena erori zen eta zazpi mila jende hil ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.
Berrogei mila gudari oinezko eta zazpi mila zaldizkorekin. Elizen arteko biblia 1 M 3,39
Lokomotora labe batek su lamazko erauntsi bat jaurtitzen dizu sabelera, zazpi mila metro gora. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.
Zazpi mila barril fuel eta suntsiezineko hiru mila bakteria mota desberdin atxikitzen zituzten harkaitzetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.
Harresia hogeita zazpi mila gizon haien gainera erori zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,30
Zazpi mila pertsona inguruk parte hartu zuen atzo Diada Nazionalaren baitan Onze de Setembre batzordeak deitutako manifestazio bateratuan. Berria - Mundua 2004-09-12
Obi ibaira isurtzen du ura, zazpi mila versta inguru ibili eta gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 192. orr.
Sei edo zazpi mila tona petrolaki badituzte bilduak. Herria 2003-01-28
Kairane auzoan beste zazpi mila daude. Berria - Harian 2006-04-04
Zazpi milatik gora izan ziren, azken ostiralerako egiten duen deialdiaren bat egin zuten herritarrak. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Bata sei mila metrora, bestea zazpi milara eta bestea hamar milara. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.
Oilo eta ahateen erdia inguru txertatu dituzte dagoeneko (zazpi mila milioi abere). Berria - Gaiak 2006-01-19
Venezuelan zazpi milioi haur pobrezian bizi da, lau milioik ez dute osasuna mantentzeko adina jaten. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.
Zazpi milioi t'erdi pertsona bizi diren leku batean beti edukiko du norbaitek beste norbait garbitu, torturatu edo bortxatzeko gutizia. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.
Kalte materialak zazpi milioi eurotik gorakoak izan ziren. Berria - Euskal Herria 2006-01-07
Batzorde bilkuran zazpi milioi euroren destinoa finkatu du departamenduak. Herria 2005-08-04
Gu laster zazpi milioi izango gara, etorkinei esker batez ere. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Esklabotasuna debekatu zen arte, hamairu milioi esklabo eraman ziren Amerikara, horietatik zazpi milioi XVIII. mendean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Astiro-astiro zazpi-zortzi lagun bildu dira era horretan, denak gizonezkoak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 57. orr.
Hotzikarak nago, baina badakit, zazpi-zortzi ordu barru, hemen izango dugula berriro eguzkia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.
Zazpi-zortzi hilabete iragan zirenean, ordea, bigarren partea ere kontatu behar ziola bururatu zitzaion Sarari. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 14. orr.
Handik zazpi-zortzi egunera, haur gaixoa, berriz gaixotua, ikustera itzuli zelarik, teilapeko gizona, Villasús, hil egin zela esan zioten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.
Koadro bat zegoen zazpi-zortzi metrora, beheko solairuan, atearen ondoan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 138. orr.
Zazpi-zortzi ziren, adin guztietakoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.
Egutxik hirurogeita lau urte zituen orduan, eta emakumeak hogeita lau-bost edo hogeita zazpi-zortzi gehienez. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.
Euskal Herri osoko zazpi-zortzi ehun mila euskaradunetarik, 70.000, hots, 10etarik bat bakarrik gara Iparraldeko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.
Grosetik ez oso urrun botatako bizikleta saltzailearentzat zazpi zortziren bat hitz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.
amezketako zazpi iturri (9); azken zazpi urteetan (9); azken zazpi urteotan (11); berrogeita zazpi (27); beste zazpi zauritu (16); duela zazpi hilabete (10); duela zazpi urte (48)
euskararen zazpi bekatu (10); guztira zazpi (9); hamarretik zazpi (10); hirurogeita zazpi (23); hirurogeita zazpi urte (11); hogeita zazpi (80); hogeita zazpi urte (14)
ia zazpi (22)
orotara zazpi (10); sei edo zazpi (60); sei eta zazpi (11); sei zazpi (68)
urrezko zazpi (8); urtean zazpi (12)
zazpi ahalak (22); zazpi ahaleginak (9); zazpi ahari (9); zazpi aldaketa (8); zazpi aldare (8); zazpi aldiz (95); zazpi arkume (9); zazpi aste (10); zazpi bat (39); zazpi bat urte (13); zazpi behi (14); zazpi bekatu (22); zazpi bekatu nagusiak (19); zazpi bider (33); zazpi dira (24)
zazpi edo (73); zazpi edo zortzi (60); zazpi eginahalak (9); zazpi egun (76); zazpi egunean (12); zazpi eguneko (19); zazpi egunen (15); zazpi egunen buruan (12); zazpi egunetan (18); zazpi egunez (89); zazpi ehun (37); zazpi ehun bat (8); zazpi entsegu (28); zazpi eta erdiak (16); zazpi eta erdietan (23); zazpi eta zortzi (9); zazpi film (10); zazpi galburu (18); zazpi garaipen (14); zazpi gau (9); zazpi gazte (18); zazpi gizon (20); zazpi gol (28); zazpi gol sartu (11); zazpi goleko (23); zazpi goleko aldea (11); zazpi gure aita (8); zazpi guztira (8); zazpi haur (16); zazpi hautagai (16); zazpi herri (10); zazpi herrialde (15); zazpi herrialdeak (11); zazpi herrialdeen (8); zazpi herrialdeetako (11); zazpi herrialdeetan (8); zazpi herrialdetako (8); zazpi hilabete (89); zazpi hilabetean (9); zazpi hilabeteetan (15); zazpi hilabeteko (12); zazpi hilabetera (8); zazpi hilabeteren (9); zazpi hilabetez (21)
zazpi irabazi (12); zazpi iturri (27); zazpi iturrik (10); zazpi izan (12); zazpi izango (9); zazpi jardunaldietan (9); zazpi jokalari (22); zazpi kide (11); zazpi kilo (17); zazpi kilometro (16); zazpi kilometroko (14); zazpi kilometrora (10); zazpi lagun (66); zazpi lagun hil (20); zazpi lagunek (13); zazpi lagunen (9); zazpi langile (12); zazpi lurraldeetako (11); zazpi lurraldeetan (8); zazpi mankomunitateek (12); zazpi metro (15); zazpi mila (67); zazpi milioi (38); zazpi miliun (8); zazpi minutu (30); zazpi minutuan (8); zazpi minutuko (9)
zazpi ordu (24); zazpi oren (14); zazpi orenetan (8); zazpi palestinar (13); zazpi partida (60); zazpi partida jokatu (24); zazpi partidatan (8); zazpi partidetan (8); zazpi pertsona (39); zazpi pertsona hil (21); zazpi polizia (11); zazpi probintzietako (14); zazpi puntu (39); zazpi puntuko (23); zazpi puntuko aldea (12); zazpi puntura (18)
zazpi segundo (15); zazpi seme (30); zazpi seme alaba (12); zazpi soldadu (14); zazpi talde (28); zazpi tanto (17)
zazpi urte (355); zazpi urte bete (8); zazpi urte egin (16); zazpi urte eman (9); zazpi urte geroago (12); zazpi urte lehenago (8); zazpi urte zituela (8); zazpi urte zituen (11); zazpi urtean (15); zazpi urteetako (21); zazpi urteetako gerratean (9); zazpi urteetan (22); zazpi urteko (114); zazpi urteko kartzela (12); zazpi urteotan (11); zazpi urtera (10); zazpi urterekin (20); zazpi urteren (16); zazpi urteren buruan (11); zazpi urtetan (14); zazpi urtetik (10); zazpi urtez (73); zazpi zauritu (25); zazpi zauritu ziren (10); zazpi zortzi (52)
arratsaldeko zazpiak (32); arratsaldeko zazpiak eta (8); beste zazpiak (8); goizeko zazpiak (30); goizeko zazpiak aldera (9); goizeko zazpiak eta (8); zazpiak aldera (27); zazpiak arte (15); zazpiak bat (33); zazpiak eta erdietan (12); zazpiak laurden (10); zazpiak ziren (11)
arratsaldeko zazpietan (22); goizeko zazpietan (39)
hasierako zazpikoa (78)
zazpiren bat (20)