Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaust (orobat zausta) adlag bat-bateko ekintzaren onomatopeia.
Gauaz mamuen antzeko tren astunak baino ez dira ibiltzen, tren isilak, arrastaka-hotsik gabe gure ezinegonari zaust heltzen diotenak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.
Guk aldegin orduko, denak behera, xalto-xalto, ale bila, zausta! moko eta lepo kolpe ttiki batekin irensteko! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.