Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bisaia itsusitua zuen, larrutua, zaurtua eta lohitua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.
Kretar gezi batek zaurtu ninduen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Hizkuntza hunkitzen eta jotzen duen edozein erasok, hunkitzen eta zaurtzen ere du Gizakia bera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.
Hainbat barrenago zaurtzen naute ordea salaketa horiek eta horien berme darabiltzaten argudioek, non ez baitezaket horiei deus ihardets. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 200. orr.
Kopetilun, zeharo jota, Goia aldera abiatu gara hirurok; nik anartean inoiz dastatua ez nuen oinaze lazgarri batek zaurturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 142. orr.
Dolu horrek, biziki barna zaurtu omen zuen Piarres Ibarrart, eta denbora batez ez zuen kasik nehori elerik egiten. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.
Semea galdurik, bihotza zaurtua izanki-eta, gainerat ez daki norat joan semeari bi loreen ezartzeko. Herria 2004-06-17
Arkuak fletxa bat zuela, zeina baitzen erranak adierazten zuen pentsua, ideia, edo sentimendua, adimenduan edo bihotzaren erdian zaurt gaitzakeena, arkutik atera orduko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.