Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaurigarri 1 izond zauritzen duena.

Elurra eta hotza, etsaien sable okerra baino zaurigarriagoa zen haizea eta hotza [...] soin atalak oro, automaten gisa erabiltzera behartzen zituen nekea eta hotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Oihu urragarriak, oihu zaurigarriak, oihu lehergarriak, entzun ziren alemanen alde horretatik zetozenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Isilunea egin zen, isilune mingotsa, isilune deserosoa, isilune zaurigarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Haren zuritasuna zaurigarri zen gelako argitasun handian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 219. orr.

Da Ruak bazekien kanpoko atea irekitzen digun mina garela, giltza gori eta zaurigarria balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Londreseko erbeste gazi-gozoan, erbeste hezko hotzean, erbeste zaurigarrian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

2 zaurgarria.

bere egiazko motibazioak eta bere egiazko ideologia ageriegi nabarmenduz, alde zaurigarria erakutsiz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.

Oskolik gabeko barraskilo baten antzerako zerbait baizik ez naiz, pentsatzen zuen, lika, beratz, hauskor, zaurigarri.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Gizon bat besterik ez; hauskorra eta zaurigarria hortaz, oso jakintsua izanagatik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus