Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taxi batek jo zuen, eta, erortzean, buruan zauri bat egin zuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.
Sorbalda zeharkatu zidan balak egindako zauria garbia izan zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.
Ezkerreko izterrean egin nuen zauri ikusgarria ez zen orban iraunkor bilakatu. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 119. orr.
Emakumeak zauri ugari zituen aurpegian. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
Norbaiti legenarena bezalako zauria sortzen bazaio, apaizarengana eramango dute. Elizen arteko biblia Lb 13,9
Zauririk ez zeukanez, oinez itzuli zen etxera. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 95. orr.
Eraman zuen eskua zauriaren lekura eta gauza epel bat nabaritu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.
Saihets aldera etzanik, zauria ireki egin zitzaion, eta odoletan hasi. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.
Gau osoan [...] jardun zuten medikuek odola garbitzen eta zauriak itxi nahian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.
Oso belar egokia zauriak orbantzeko eta hantura jaisteko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.
Zaurietatik odola dario. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.
Lancelotek odol asko galdua zuen zauritik, eta ahuldade pixka bat sentitzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.
Aski odol isuri nuen zauritik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.
Bizi zela, zauriak odol santua isurtzen zuen sarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.
Xurgatu egin nion zauria berehala, aginduta dagoen bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.
Zauria garbitu eta sendatu egin zion ermitauak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 49. orr.
Zauriak miazkatzen dituen txakurraren adurra bezala. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 130. orr.
Ez dago ura bezalakorik zauriak gozatzeko, sendabide eraginkorrena da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.
Egindako zauriak ez zornatzeko ukendua. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.
Anbulantziako medikuak etxean bertan hasi ziren zauriak artatzen, ospitalera eraman baino lehen. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren. Elizen arteko biblia Lk 10,34
Atorrari zati bat kendu, zauriak ahalik ondoen lotu, zaldi gainera igo, eta baselizara abiatu zen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 49. orr.
Oinak garbitzen zizkien, zauriak lotzen, zaurietako zornea ateratzen eta haragi ustela garbitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.
Edurne Pasabanen zauriak onera egin dute nabarmen. Berria - Kirola 2004-07-30
Gaixoa zauriak gaiztotuta hil zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 260. orr.
Laguntzailea ere zauriak zornatuta hil zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 260. orr.
Berehala orbaindu zen zauria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.
Haren zauri dagoeneko orbainduaren inguruan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.
Joanesek bizi guzian atxiki zuen zauri haren marka. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 156. orr.
Gaztelura sartu eta armak erantzi zituenean, zauriz josirik zeukan gorputza. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 107. orr.
Haren beso zauri eta ubelunez josiak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 123. orr.
Hiru gurdi azaldu ziren errepidean, zaldi argal, zauri eta gogorrunez beteek tiratuak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.
Zaurituaren zauria zauri zaio. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 63. orr.
Zauri larri bat zeukan, eta beste zaldun batekin zihoan, hura ere arma gorriekin. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.
Zauri larriekin atera zituzten bai gidaria bai bidaiaria. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.
Börsek saihetsean zauri handi bat egin ziolako. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.
Zauri txiki bat, herriko mediku Erramun Ibargoienek hiru punturekin itxi behar izan ziona. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.
Gizonak zauri arinak izan zituen, eta Basurtuko erietxera eraman zuten. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Psikikoki hondoa jota zeuden guztiak eta zauri fisiko larriak zituzten haietako askok. Berria - Gaiak 2004-04-16
34 urteko gizonak ez zuen zauri fisikorik izan, baina ospitalera eraman behar izan zuten shock handia zuelako. Berria - Euskal Herria 2006-01-22
Zauri ireki baten ertzak balira bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.
Gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.
Eskua zauri zaharrera eraman eta likido itsaskor batez blaituta atera nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.
Mordret ere hil egin zen, zauri ikaragarriak baitzituen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 124. orr.
Haragi ustelak garbitzen zizkien eta zauri zornetsuak sendatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.
Bularra alderik alde zeharkatzen dion zauri belztua erakusten die turistei. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 30. orr.
Ez zen zauri ederra -zauri ederrik badea- baina larritasunik gabea zirudien. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 62. orr.
Bere zauri txit sakratuak nire ebaki bakoitzaren gainean jarri ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.
Zauri sakratuen mirari-ahalmena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 839. orr.
Zauri izugarriz, zauri latz eta iraunkorrez, gaixotasun gaizto eta sendaezinez. Elizen arteko biblia Dt 28,59
Saihetseko zauria taupaka nuen eta zailtasunez hartzen nuen arnasa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.
Berebiziko zauria egin nion saihetsean. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.
Zeure gorputzean daramatzazun Jesus Jaunaren zauri-markengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.
Zauri zaharra sendatua dago baina, batzuetan, zauri arrastoak min zaztadak eragiten ditu. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 14. orr.
Berehala bota nuen zakarrontzira erabat belzturiko zauri-estalkia. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Ilea zorriz eta zauri-zakarrez josita. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.
Zauri-zokoan zirika. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
Jainko Gorenaren gorespenak La Verna mendian gertaturiko zauri-ezartzearen ondoren esan eta idatzi zituen Frantziskok. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.
Gaixotasun eta zauri-mota oro ere bidaliko dizue Jaunak, suntsitu arte. Elizen arteko biblia Dt 28,61
· Bat-batean, zauri-saki sekulakoa ikusi diot besaburuan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.
Lau gorpuek guztira 113 bala eta posta zauri zituzten, autopsien arabera. Berria - Harian 2005-06-10
Besoa luzatu eta bala-zauria duen mutila seinalatzen du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 233. orr.
Berrehunetik gora metraila zauri ei zituen, eta azken olioak ekarri zizkioten, hantxe hilko zelakoan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.
Halaber eskuineko saihetsean lantza-zauri bat agertu zitzaion, orbaindu gabea, gorria eta odoldua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.
Lurrean etzanda, atleta hondar gainean bezala biluzik, ezkerreko eskuaz eskuineko saihets-zauria estali zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.
Gerra-zaurien eraginez hil da Frantzian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.
Baina heriotza-zauri hura sendatu egin zitzaion. Elizen arteko biblia Ap 13,3
Trabeska gelditu zen Volvoaren aurrean, kolpeleungailutik metro erdia baino gutiagora, zoruak zauri gurpiletako kautxoari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.
Ur-jauzi ikusgarriak, mendi-zauri sakonetako baso trinkoak edo haran basati emankorrak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 53. orr.
Ezpata ikusezin batek ebakia sakontzen du poliki Igeldo eta Santa Klararen artean, eta zauriaren arrosa argia gorriminduz, odolduz doa. «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.
Badakit, ondo jakin ere, urteek zauri guztiak sendatzen dituztela. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.
Galdera horrek, zakurrari lepoko kateak bezala, egunero-egunero bihotzean daukadan zauria berritu egiten dit. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.
1936ko gerrak eragindako zauriak oraindik ez dira itxi. Berria - Harian 2005-07-19
Frantziak [...] Prusia gaiztoa gaztigatu ahal izan zuen eta hark egin aspaldiko zauri samina sendatu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.
Nire herriaren zauria azaletik sendatu nahi dute. - 0. orr.
Gertakari hits haien zauriak sendatu nahi bailiran. Txillardegi «Putzu», 1999 - 185. orr.
Egiaren ukenduz eztitzen nuen Zuk zenekien zauri hura. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.
Deportazioak utzi zauriak, batzuentzat zein barna, oi zein barna gelditu ziren. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 210. orr.
Arimaren zauriak sendatu behar ditut lehenik. Bere bihotzeko zauria gozatu eta sendatu arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.
-A, askori min ematen dion zaurian sartu duzu hatza! -esan zuen Beregondek-. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.
Zauri bizia ematen zuen nire arimak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.
Emaztea urrundu zaio, haurra ere, hori baita bihotzean daukan zauria. Herria 2002-12-26
Ezin sendatuzko zauria izan zen nik harendako senditu nuen maitasuna. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 38. orr.
Maitasun zauriak, ikusezinak izateagatik, zailak baitira sendatzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.
Birjintasun luzatuaren zauri-markak ageri zituen nabarmen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
-Izkribu eta liburuen artean, noski -nik, zauri gainean piko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.
Hain eskura izan eta, zintzoegi jokatzea zen zauri gainean piko egiteko paradaz ez baliatzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.
Bizitze dorpea ez aski izanez, horra aitzina zauriaren gainean pikoa, 1898ko buruilan Garralda erre baitzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.
Zauriaren gainean pikoa, jada 1800 dolar emanak ziozkan koiote bati, mugan igan-arazle baliatzale bati. Herria 2004-11-25
-Eta Franco hil ondoren? -zauriaren gainean pikoa eginik-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 84. orr.
· Zauriaren gaineko pikoa, St Louis Baionako kolejioan sua izan zen eta axurantzek ez zituzten hurbiltzekorik ere makurrak oraintzen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 102. orr.
Zauriaren gainean aitzina pikoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.
aintzazko zauri (5); bala zauri (3); bezalako zauri (3); bi lagunek zauri (3); dena zauri (3); eragindako zauri (4); gidariak zauri arinak (5); jasandako zauri (4); lagunek zauri arinak (3); posta zauri (5); san frantziskoren zauri (7)
zauri arina (3); zauri arinak (45); zauri arinak dituzte (3); zauri arinak egin (4); zauri arinak eragin (3); zauri arinak izan (22); zauri arinekin (3); zauri asko (3); zauri bakarra (4); zauri bat bezala (3); zauri bat egin (6); zauri bat zuela (3)
zauri fisiko (3); zauri gainean piko (3); zauri guziak (4); zauri guztiak (7); zauri guztietatik (3); zauri handi (6); zauri handi bat (3); zauri handia (5); zauri handiak (6)
zauri ireki (5); zauri itsusi (4); zauri izugarriz (3); zauri larri (3); zauri larriak (51); zauri larriak egin (3); zauri larriak eragin (8); zauri larriak izan (11); zauri larriak jasan (5); zauri larriak zituen (6); zauri larriekin (7); zauri larrien (6); zauri larrien ondorioz (6); zauri larririk (21); zauri larririk izan (3); zauri markak (3); zauri mota (3)
zauri sakon (5); zauri sakona (4); zauri sakonak (4); zauri sakratu (22); zauri sakratu santuak (8); zauri sakratu santuen (5); zauri sakratuak (15); zauri sakratuak hartu (3); zauri sakratuen (8); zauri sakratuen bidez (3); zauri sakratuengatik (3); zauri sakratuez (5); zauri sendaezina (4); zauri txiki (10); zauri txiki bat (6)
zauri ugari (3); zauri zaharra (6); zauri zornatsuz (5)
bala zauria (3); bezalako zauria (4); bihotzeko zauria (3); egindako zauria (3); saihetseko zauria (21)
zauria egin (11); zauria egingo (3); zauria estali (4); zauria estali zuen (3); zauria ikusi (6); zauria ikusi zuen (4); zauria itxi (5); zauria ixteko (4); zauria ixten (3); zauria izan (3); zauria lotu (3); zauria sendatu (10); zauria sendatzeko (4); zauria sendatzen (4); zauria zeukan (3); zauria zuela (3); zauria zuen (3)
amodioaren zauriak (3); aurpegian zauriak (3); azaleko zauriak (4); bala zauriak (3); bere zauriak (5); bost zauriak (3); buruko zauriak (4)
egin zauriak (3); egin zizkioten zauriak (3); egindako zauriak (5); eragindako zauriak (11); esku oinetako zauriak (3); gerrako zauriak (6)
iraganeko zauriak (5); jaunaren zauriak (5); kalteak eta zauriak (3); kolpeak eta zauriak (4); kristoren zauriak (4)
oinetako zauriak (7); ondoko zauriak (3); sortutako zauriak (3)
zauriak bere gorputzean (3); zauriak ditu (6)
zauriak egin (5); zauriak egiten (3); zauriak eragin (11); zauriak eragin zizkion (3); zauriak eragitea (4); zauriak eragitea leporatzen (4); zauriak ezarri (4); zauriak hartu (3)
zauriak ikusi (6); zauriak irekita (3); zauriak ixteko (3); zauriak izan (7); zauriak izan zituzten (5); zauriak jasan (14); zauriak jasan zituzten (9); zauriak larriegiak (3); zauriak lotu (4); zauriak miazkatzen (4); zauriak min (4)
zauriak osatuta (4); zauriak osatzen (4); zauriak osatzera (5); zauriak oso larriak (3); zauriak sendatu (6); zauriak sendatuko (3); zauriak sendatzeko (7); zauriak sendatzen (12); zauriak sendatzera (11); zauriak zituela (3); zauriak zituen (6); zauriak zituzten (3)
zure zauriak (3)
saihetseko zauriaren (3); zauriaren arrastorik (4); zauriaren arrastorik ere (3); zauriaren gainean (9); zauriaren gainean pikoa (3)
bere zaurien (4); eragindako zaurien (8); eragindako zaurien ondorioz (5); frantzisko dohatsuaren zaurien (3); izandako zaurien (3); jasandako zaurien (5); jasandako zaurien ondorioz (3)
zaurien ahalmena (3); zaurien berri (3); zaurien eraginez (4); zaurien ezartzea (3); zaurien indarrez (3); zaurien larritasuna (3); zaurien ondorioz (18); zaurien ondorioz hil (4)
ez zuen zauririk (8); inolako zauririk (6); irudia zauririk gabe (4); zauririk ez (9); zauririk gabe (19)
gorputza zauriz (3); zauriz betea (4); zauriz beteta (3); zauriz josi (3); zauriz josia (9); zauriz josia zegoen (3); zauriz josirik (4)