Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaurgarri 1 izond fisikoki edo moralki zaurtua edo hondatua izan daitekeena.

Ez barruan dagoenaren belarria gogaitzeko bezain sendo, baina ezta deitzen duenaren atzean funtsik gabeko izaera lotsati eta zaurgarria dagoela aditzera emateko bezain leun ere.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.

Arreta berezia eskainiko zaie pertsona eta talde zaurgarriei.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 131. orr.

Gero eta nabarmenagoa da jende askoren ziurgabetasuna, batez ere egoera zaurgarrian dagoenarena, bere etorkizunari zein bere seme-alaben etorkizunari buruz. Hain naiz zaurgarria! Nire ahultasuna bera engainu bihurtzen zaie.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.

Egindako urratsa ez dago gorpuztuta, zaurgarria da, ondoko egunetako interferentziek sortu dituzten duda-mudak lekuko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Horrek ahulagoak eta zaurgarriagoak egiten ditu, balizko ehiztarien aurrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 114. orr.

Erretzeak emakumeei kalte askoz handiagoa egiteak zerikusia izan dezake emakumezkoek kearen kalteen aurrean zaurgarriagoak izatearekin.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Txangurroa, esate baterako, oso zaurgarri geratzen da oskol zaharra galdu eta beste bat handiagoa sortu bitartean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Gu, lasai eta seguru izan ordez, zaurgarri sentiaraziz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.

Orain neure burua aurkitzen dut erkin, zaurgarri, hauskor.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 137. orr.

Zaurgarri eta zaurtezin ageri zen aldi berean.     «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.

2 zaurtzen duena.

Lasatu eta tinko jarritako kordelen zarata zaurgarria baino ez zen entzuten: oihal urratua eta soka, lasatu eta estutzen, petateak bildu eta handik alde egitera joango bagina bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus