Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaunkari 1 izond zaunka egiten duena. ik zaunkalari.

Bidean aurrera, hainbat baserri utzi genituen ezker-eskuin, zakur zaunkariak, baratzeak eta soroak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 149. orr.

Mugi zedin eskatzen ari zitzaizkion gurasoen atzetik, zumardira bidean, etxeko zakur zaunkaria lagun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Bi arratoi-zakur zaunkarik jasotzen dituzte hegan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 48. orr.

Atzera egin du, zurbil, agurea begi bistatik galdu gabe, makilaren beldur den zakur zaunkariaren eran.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.

2 irud/hed

Hitzik gabeko piztien heineko desjende zaunkaria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Etsaia txakur zaunkari beldurgarria zen garaian, ETA bazen zerbait.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.

3 (adizlagun gisa)

Maddi eta Bittor sotoan giltzatu zituzten, atean zakur erraldoia zaunkari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus