Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaunkaldi 1 iz zaunka egiten den aldia.

Badute txakur zaunkalari bat, egiten dituen zaunkaldiengatik eta isats jasoarengatik baizik ezagutzen ez duguna, horixe besterik ez baitzaio ikusten ontzian dabilenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Kanpai-hotsak entzun zitezkeen tarteka; eta emakume kezkatuen dei asaldatuak, eta zakur zaunkaldiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 200. orr.

Isiltzeko agindu diet goxoki, baina zaunkaldiari eutsi diote amorruz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.

2 irud/hed

Nik, ordea, lasai egin nuen txiza, lasaiago egin nuen kaka eta, Santi zaunkaldi pare batez pikutara bidali ondoren, bizkarra eman eta korrika hasi nintzen, korrika, korrika... itzulerarik gabeko bidean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus