Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erabaki horren atzean Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren «politika zatitzailea» dagoela azaldu zuten CCOOk eta UGTk. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
Halako prozesu «independentistek eta zatitzaileek Europan tokirik ez» dutela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-08-27
Gatazka sumindua da, bereziki bi esparru instituzional zatitzaile eta zapaltzaile, 1979ko Autonomia Estatutua eta Nafarroako Foru Erkidegoa, inposatzearen ondorioz. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Ez dela garai egokia hauteskunde kanpaina zatitzaile bat egiteko. Berria - Mundua 2006-01-07
Hiru inperio zatitzaile horiek K.o. 1918an izandako kolapsoaren ondoren, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.
Prezio hori ordainduta ere, gutxiengo handiak utzi ziren lerro zatitzaileen alde okerretan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.
Erokeria zatitzaile orokorrean, alabaina, bada izaki bat ororen gailen: euskal gizona, "homo demens", arkeriak jotako mozkor proselitista. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.
284ren zatitzaileak: 1, 2, 4, 71, 142. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.
Zatitzaile horien artean handiena aurkitu, ZKH ospetsua, Zatitzaile Komun Handiena, zeina baita a eta b zehatz zatitzen dituen zenbaki osorik handiena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.
Zenbaki bat lehena da baldin eta ez badu onartzen 1 edo zenbakia bera ez den zatitzailerik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.
Matematikoki, beraz, presente dauden maiztasun guztien zatitzaile komunetako handiena ateratzeak emango digu oinarrizko maiztasunaren zenbatekoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.
Kasu honetan, zatitzaileak 1 eta 2 dira eta batura, 1 2=3. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 155. orr.