Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zatitxo bat moztu nion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 76. orr.
Limoi pusketa hartu eta aizto txiki batez bi zatitxo egin zituen, segidan bakoitza kikara barruan sartzeko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.
Begira, aintziraren zatitxo bat ikusten da leihotik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.
Guri buruz gauza asko kontatzen badizut ere, gure bizitzen zatitxo bat baizik ez duzu ezagutzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 257. orr.
Beila eternitatearen zatitxo bat da, espazioan landatua, esne-laino bat, eremuen lazturen gainean bela bat bezala etzana. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 97. orr.
Zuri kontatu nahi dizut esperientzia hau, edo esperientzia honen zatitxo bat behinik behin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.
Zortziak agertu dituzte bat bestearen ondotik antzerki gisako zatitxo batzu elgarri josiz ezin pollikiago. Herria 2004-06-17
Guztiok jarri behar dugu puzzleko zatitxo bat. Berria - Euskal Herria 2004-04-21
Hona hemen Parisko Prostituten Kolektiboak berari bidalitako gutun bateko zatitxo bat: [...]. Berria - Kultura 2006-03-17
Uretan ibili zen hara-hona, txapela mila zatitxo egin zen arte. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.
Malfoyk pozik ikusiko zintuzke zu ere milaka zatitxo eginda, Pettigrew bezalaxe! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 176. orr.
Ogi zatitxo bat lurrera erortzen zenean, jaso egiten nuen, errespetuz, besarkatu eta bekokira eramaten nuen jan aurretik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Paper-zatitxo batetik irakurri dizkit! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.
Urre-zatitxo guztiak erakarriko ditu beregana eta guztiak bilduko ditu batera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.
Haren azazkal zatitxo bat besterik ez bada ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 306. orr.
Emakumeari obulutegiko ehun zatitxo bat erauzi diote lehendabizi. Berria - Gaiak 2004-05-20
Ez hasi haiekin borrokan, ez baitizuet haien lurralde-zatitxo bat ere emango. Elizen arteko biblia Dt 2,5
Paradisu zatitxo bat dena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.
ogi zatitxo (3); paper zatitxo (3); zatitxo bat (52); zatitxo bat baino (3); zatitxo bat besterik (3); zatitxo egin (4); zatitxo egin zen (3)