Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zatiño iz adkor zatitxoa.
Italiaren zatiño batean alemana baita herri-mintzaira. Herria 2001-05-10
-Gaur goizean irakurri dut egunkarian Itsaso Barean aurkitu dutela dinosauruak akabatu zituen asteroidearen zatiño bat. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.
Berori nirekin guztiz bat baletor ere, ezingo genuke, gehienez ere, bidearen zatiño bat besterik elkarrekin egin. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.
Harri hortan idatzia baita «Oi Kanta berri» kantuaren zatiño bat. Herria 2005-11-17
Ordu zatiño bateko negarra. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 241. orr.