Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hezetasuna nabaria zen giroan, senti zitezkeen zatiki hezeak airean esekiak, larruari eta janzkiei itsasten. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.
Posible zela organismo baten ADN zatikiak moztu eta zati horiek beste zatiki batzuekin batzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.
Gene bakoitza ADNaren zatiki txiki bat da eta zelularen funtzio berezi bat kontrolatzen du. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.
Hitzez erdizka adierazitako pentsamendu guztiena, bakarrik zatiki batzuk azaleratzen dituen bakarrizketa amaigabearena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 130. orr.
Mosaikoaren zatikien eraketan ordenarik ez dagoela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.
Diskurtsoaren zatiki honek -hitza edo idazketa, ez du axolarik- euren bizitza urrunago eta luzaroago eraman behar duena bere existentzia hauskor eta ez ziurrean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.
Haren estalki materiala soilik har dezakegu kontuan, eta zatiki fonikoak ebaki, zatiki horiek esanahia duten galdetu gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 179. orr.
Zatiki hauek, kolapsoaren ondoren zibilizazioen desintegrazioak sortuek, askatasuna lortzen dute, beste zibilizazio garaikide batzuetatiko osagai atzerritarrekin gizarte eta kultur konbinazioak osatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.
Enpresak isurtzen zituen kea, hatsa eta errauts zatikiak zirela eta, inguruko bizilagunek Udalera jo zuten lehenengo protesta egitera. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Oihal zatiki bi elkarri josiz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.
Lo galdu urduriaren arrastorik gabe, lo eskasak azkenik ekarri zituen ametsen arrastorik gabeago, amets-zatikiak baino ez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.
Segundo zatiki baten buruan erregistratzen du garunak berotasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
Konputagailu moderno batzuetan, mikrosegundo zatiki batean atera daitezke memoriako datuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.
Zatikien biderketak kalkulatzen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.
Demagun badela zatiki bat, a/b, karratua berdin 2 duena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.
Matematikariek [...] esan zuten zenbaki perfektua seia zela, zenbaki honek badituelako zatiki batzuk beren artean batuz sei ematen dutenak, honela: seiaren seirena, bat da; herena, bi da; [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Zatikiak batu, izendatzaile berera eraman, sinplifikatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.
Ruche jaunak berekiko pentsatu zuen zatiki bitxia eratzen zuela berak: zenbatzaile bat eta izendatzailerik ez! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.
Egipton, adibidez, erdiak eta beste zatiki berezi batzuk besterik ez zeuden. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.
Zatikiak ere bai, zenbaki osoen erlazioak baino ez dira eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.
Erabili ohi ditugunen oso bestelako zatiki bat eratu zuen Brouncker-ek: zatiki jarraitu bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 399. orr.
Lehenengo kronometristek laster aurkitu zuten ziklo horien arteko ratioak ez direla zatiki hutsak, irrazionalak baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Matematika heltzen zen eta zatikien batuketa ikasten genuen, kebradoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.
Materia, substantzia den aldetik, zatikorra eta zatikiz osatua delako baieztapenean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.
Baldin gogoan hartzen badute orotan bera dela materia eta ez dela hartan bereizten zatikirik, non ez den pentsatzen asko gisetara egokitua dela; baina orduan, haren zatikien ezberdintasuna ez da izatezkoa, moduzkoa baizik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.
Substantzia gorpuztuna gorpuzkiek edo zatikiek osatzen dutela sinestea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.
Zatiki elementalek parte hartzen duten gertaerak alde batera utzita (gertaera horiei dagokienez gauza jakina baita, Heisenberg-en ziurgabetasun-erlazioez geroztik, behatzaileak bertan egonez besterik gabe aldatzen dituela), munduaren tasun fisikoak ez daude guk egiten diogun begiradaren mende. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Eta zatiki-barra giltzurrunen azpi-azpitik igarotzen zitzaion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.
segundo zatiki (5)