Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zatiketa 1 iz zatitzea.

Bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,10

Porrotak zatiketa eragiten du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 161. orr.

Izan ere, indarkeriak zatiketa ugari eragiten du.  Herria   2003-10-02

Zatiketak ahuleria dakar.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 166. orr.

Eta horrekin batera, panfletoak, teoriak, barne-eztabaidak, zatiketak, grebak, manifestazioak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Kasurik ez egiteko, arren eta arren, karlisten zatiketa bultzatzen zuen inortxori.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 221. orr.

Zatiketa era askotara gaindi liteke, eta elkarren arteko harremanek hurbildu egingo gaituzte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 107. orr.

Arlo horretan ere zatiketa agertu zen beren artean, eta horrela sekta bakoitzak bere iritziaren alde egiteko balio zioten hipotesiak baietsi zituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

Jaurlaritzak uste du Sanzen erabakiak «zatiketa» dakarrela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Norberaren lana saltzearen edo debalde banatzearen artean dagoen aldeak zatiketa sortzen duelako asmatzaile eta ikertzaileen artean.  Berria - Kultura   2006-01-26

Akademia berriaren zatiketa doktrina zaharraren kontra baino gehiago estoikoen kontra izan zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 44. orr.

Itunak Sinn Feinen eta IRAren zatiketa eragin zuen.  Berria - Harian   2005-07-29

Kromosomen osagai nagusia da ADNa: zelulen zatiketan, osagai hau biderkatu egiten da, eta zatiki berdin-berdinak sortzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Normalean, bi gene-kopiek (Ink4/ARF gene supresoreak) kontrolatzen dute zelulen zatiketa.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Ahozko katearen zatiketa silabatan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Harresi barruko espazioen zatiketak egin behar dira, kaleak eta kalexkak banatuz zerualdearen arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.

Arkitekturaren zatiketa bat egin nuen eta zati bakoitza bere definizioen arabera mugatu nuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Bera baita Hirutasun betikoa, egiazkoa eta maitatua, nahasterik eta zatiketarik gabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 362. orr.

Postulatu hauetaz eztabaidatzen du historia berriak auzitan jartzen dituenean sailak, zatiketak, mugak, mailen arteko ezberdintasunak, desorekak, berezitasun kronologikoak, irauteko modu bereziak, harremanen ahalezko motak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zatiketa kultural hori gainditu behar dugu.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Erlijio kristauak, orain dela bi mende katoliko eta protestantetan banatu zuen zatiketa zoritxarreko hura nozitu zuenean, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.

Integristen zatiketa kaltegarria ezezereztaturik, [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 371. orr.

Dialektoak, hizkuntzaren eremuaren zatiketa arbitrarioak baizik ez dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 20. orr.

Zatiketa administratiboa aipatu zuen oztopoen iturri.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 33. orr.

Nazioarteko ekonomia- espazioaren zatiketa hirukoitzak [...] guztiz egokia izaten jarraitzen du inbertsioetan eta ekoizpen-sareetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Sistema kapitalistak [...] lanaren nazioarteko zatiketa sortzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Lehen hurbilketa batean onartu beharko da behin-behineko zatiketa bat, hasierako eskualde bat, azterketak desegin eta berrantolatuko duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 37. orr.

Bitariko zatiketa honek, ordea, ez du ukitzen liburuaren mamia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Gogoratuko dugu, "Zisma Gizarte Gorputzean" ataleko azterketan, hiruko zatiketa bereizgarriaren agerpenaren arrasto ukaezinak aurkitu genituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baldin eta beldur bada ezkontza batek bere independentzia galaraziko dioten ondorio txarrak izango ote dituen, edota zatiketa-arriskuan jarriko ote duen, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Mutikoa bi nasen arteko zatiketa-gunera iritsi zenean, turista-multzo handi bat saldoan igaro zitzaion aurretik, eta azken motxila paretik kentzerako, mutikoa desagertua zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 86. orr.

Euren positibotasunak definitzen duen eraketa diskurtsiboen arteko zatiketa-puntua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.

Zatiketa lerro berezien arabera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 234. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abeletxeak, arrantxoak, eskortak eta haragi-zatiketako lantegiak. Lan zatiketa klasikoaren berrikusketan oinarritzen da globalizazioaren diskurtso "ortodoxoarekin" kritikoak direnen ideia hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Administrazio zatiketa, euskaldunen arteko harremanik eza, eta hizkuntza desberdin biren menpe izatea jo zituen gaitzaren sortzaile.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 34. orr.

Era berean da globalizazioa gai, denborarekin, gaur egun indarrean den munduko hirutariko ekonomia-zatiketa gainditzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Ikuspegi integratzaile horiek ihes egiten dute [...] gizarte zatiketa eta tribalismoa sustatzen dituen ikuspegi murriztaile orotatik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.

Klase-gatazkaren arazoaren errusiar planteamendua [...] klase-zatiketa ezabatuz klase-gatazkatik libratzeko politikan gorpuztu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

Kudeaketan eta lurralde zatiketan oinarritutako proposamenaren alde ez du egingo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Zuk ez duzu hau nozitzen, estuasun eta sentimendu zatiketa hau, izugarrizko tentaldi hau.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 167. orr.

Ohartzen ginen arrakasta horrek kostu psikologikoa izan zuela; ahaleginaren eta barne-zatiketaren kostua, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Helenismoaren zabalkundearen Alexandro-osteko historian ez dago pareko atal-zatiketarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Tokiko ekoizpenak, koperatibak, diru maileguak (mikro-kreditu), laborari lur zatiketak sustatuz, aldaketa iraunkorra eraikitzen da.  Herria   2004-07-22

6 aritmetikan, oinarrizko eragiketako bat, bi zenbakiren biderkadura eta bi biderkagaiotako bat jakinik, beste biderkagaia aurkitzea helburutzat duena.

Lehenik eta behin, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa baino askoz ere funtzio matematiko gehiago dago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Batuketa, kenketa, biderketa, baina, batez ere, zatiketa (zenbakien zatiketa euklidearraren prozedura polinomioen zatiketari aplikatu zion) eta, baita ere, polinomio baten erro karratua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Bi zatiketa jarraiturekin saiatu zen Ruche jauna: 2 zati 3 zati 5, zenbat da?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.

a eta c zenbaki biren batez besteko geometrikoa biderketaz eta zatiketaz baliatzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Badakit biderketa taulak eta zatiketak enekin batean ikasi xinituela, lehen mailan nintzelarik oraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus