Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zatikatu, zatika(tu), zatikatzen 1 du ad zatitu, eskuarki zati txikietan.

Harri Aroan, ebaki eta zatikatzeko tresnak lantzea izanik helburua, askotariko forma eta kostuko aizkora harrizkoak ekoitziko ziren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Hildakoa zatikatu eta East Riverrera bere gorputza botatzea izan zen otu zitzaion lehen gauza.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.

Ezaguna zitzaidan azienda hil berria zatikatzean aizkorak haragian ateratzen duen zarrast hotsa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.

Aditua zen okela zatikatzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Andres Hurtadok ez zuen besteek baino sentiberatasun gehiago ageri; gorpuak zabaltzen, ebakitzen eta zatikatzen ikusteak ere ez zuen batere hunkitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Amen altzoan mozten zieten haurrei lepoa, eta ume asko zatikatu zituzten, arrainak balira bezalaxe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Zahar okituari, Medeak aholkatuta, nerabezaroa itzuli nahi ziotenez, zati txikitan zatikatu ondoren, suaren gainean jarri zuten gaixoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 160. orr.

Labana hartu eta hamabi puskatan zatikatu zuen emakumearen gorpua.  Elizen arteko biblia   Epa 19,29

Ez du bete Jaunaren agindua, eta Jaunak lehoiaren atzaparretara eman du; lehoiak zatikatu eta hil egin du.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,26

Antolatu zuen egurra, zatikatu zuen zekorra eta gainean ezarri.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,33

Sansomek, eskuetan deus ere ez zuen arren, zatikatu egin zuen lehoia, antxumea zatikatu ohi den bezala.  Elizen arteko biblia   Epa 14,6

Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzateten.  Elizen arteko biblia   Mt 7,6

Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia, eta Babiloniara eraman zuten brontzea.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,13

Bidea zatikatuz joanen naiz ene helburuaren bila.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 17. orr.

Politikak han eskatzen du enperadoreak emandako ondasunak ez direla gehiegi zatikatu behar, zerbitzupean daudelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.

Europako mundu-ekonomia, estatu bakoitzaren baitan itxia, zatikatua zegoen, baina, aldi berean, XVI. mendeaz geroztik, mundu osora zabaldu zituen adarrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Badabil oraindik, denbora emeki-emeki zatikatzen du, segundoka aurrena, minutuka hurrengo, eta orduka gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

Pentsamendua apurtu eta zatikatzen zuten hitz laburrek ez zuten deus esaten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.

Ekintza modu horiek osagaietan zatikatu eta osagai bakoitzaren balizko jarduera aztertu dute gehienetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Errealitateari buruzko gure pertzepzioa gero eta zatikatuagoa da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.

Ikerketak, jakina denez, ikergaia gero eta gehiago zatikatuz, atalduz, egiten du aurrera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Massachusettseko Brandeis Unibertsitateko historia juduan irakasle Jonathan Sarnaren ustez, berriz, zatikatuta dago juduen boto asmoa.  Berria - Mundua   2004-10-22

2 aritmetikan, zatitu.

Merkatariek badakite, batere durduzatu gabe, bigarrena hirugarrenaz biderkatzen eta biderkadura lehenaz zatikatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Abere zatikatu eta haragi hiletara joan ohi diren euli haragijale horiek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Auto abarrikatu baten pusken artetik agertzen diren soin-adar zatikatuak, bide bazterretako erretenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Herri zatikatu bat hartu eta monarkia bateratua eratu zuen, behar ziren erakundeak sortuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Batasun politikoa burutu gabea zuen Alemania zatikatuan izan zuen erantzunik indartsuena gogoetabide liberalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Gremioek [...] ezin zituzten beren abantailak gorde, ekoizpen-egitura guztiz zatikatu baten baitan ez bazen. Jakin al daiteke zer sistema ez-deduktiboren arabera ipini ahal izan diren objektuok bata bestearen ondoan eta jarraian psikopatologiaren esparru zatikatu hori eratzeko [...]?  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Departamenduak izanik ere Errepublikaren zimendu, horrek ez du erran nahi alabainan ez ditakeela zatikatze eta mugatze berririk izan.  Herria   2003-01-28

Eleberri zatikatuaren forma aukeratuz, zergaitik ez zure ipuina pixkanaka idatzi... puzzle batean balitz bezala, gure... barkatu!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus