Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zatikako 1 izlag zatiz osaturikoa; partziala. ik zatizko.

Hogei bat lagunen artean, zatikako anfiteatro moduko bat eraikia zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Egia da, baina zatikako egia.  Berria - Harian   2005-07-08

Horregatik, ni osatzen ari naizen zatikako erretratu hau ez da inoiz osatuko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

Gure arteko zatikako bilkuretan maiz euskara zen erabiltzen zen hizkuntza bakarra.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 115. orr.

Euler-en aldaketa, zatikako deribatuei dagokiena eta segidei dagokiena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

Taldeek osoko bilkurarako gordetako osoko zuzenketak zein zatikako zuzenketa guztiak atzera bota zituzten atzoko bozketan.  Berria - Harian   2005-12-30

Testu horrek zatikako zuzenketen eztabaida amaitzen denerako prest egon behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

EAJk, berriz, hamazazpi zatikako zuzenketa erregistratu ditu aste honetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Zatikako planek, ordea, azpiegiturak garatzeko aukera ematen dute lurra kontuan hartu gabe.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Horiek dira Urola Kostako Zatikako Lurralde Planaren berrikuntza nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Lurraldearen Zatikako Planaren arabera, «oinarrizkoa da herri horien identitatea eta jarduera sendotzea».  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

2 (izenondo gisa)

Gizakiak lurreko historian izandako parte-hartze zatikako eta iragankorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Aldizkakotasunak dakarren egitura labur eta zatikakoa.  Berria - Kultura   2004-03-20

Menard-en Kixote zatikakoa Cervantes-ena baino sutilagoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Ederki saltzen ziren hiztegiak, gramatika osoak edo zatikakoak, eta aditzen koloretako paradigmak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright jabeen baimenik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 4. orr.

Ez dakigu irakasle horien ardura nolakoa den, osokoa edo zatikakoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.

Izan dira lehenago ere Asisko Frantzisko gure herriari euskaraz ezagutarazteko saioak, zatikakoak izan badira ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Templek sakon aztertu ditu autismoaren kimikari eta fisiologiari buruzko ikerketak eta garun-irudiztapeneko teknikak, eta oraindik iruditzen zaio zatikakoak eta ondorio garbirik gabeak direla.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 280. orr.

3 (izen gisa)

Horiek bozkatu ostean, zatikakoak eztabaidatuko dituzte, hots, EAk eta EB-Berdeek aurkezturikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Zatikakoetan ez dago arazorik, kapitulu bat luzatu edo laburtzearen inguruan ados jartzea ez da zaila.  Berria - Kultura   2006-04-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus