Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balantza negatiboa dutenek zatika ordainduko dute aldea (erdia uztailaren 3an eta beste erdia azaroaren 30ean). Berria - Ekonomia 2006-05-03
Han Jainkoa bere betean eman ohi da, ez zatika. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.
Beraz, kausa hau, osoki edo zatika kentzen bada, Petriren aldeko afektua ere tipituko da, osoki edo zatika. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 321. orr.
Zatika bezala osotasunean, Playa de las Américasek poz gutxi ematen zuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Hitzak osorik edo zatika ager daitezke, bata bestearen atzetik edo erdian sartuta. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 142. orr.
Aldizkariek utzitako zirriztuetatik ikus zezakeen kale-kantoia, oso-osorik ez ordea, zatika baizik, ispilu urratu batean bezala. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.
Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.
Axola gutxi du jakitea nor izan ote zen, osotara edo zatika, eleberriko Lulu hori. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.
Done Jakue Bidea zatika egitea da asmoa. Berria - Harian 2005-08-24
Baina noan zatika. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.
Bere lan asko bezala, aldizkarietan zatika agertu zen bi urte horietan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.
Loa zatika egiteko kontu hori jasangaitza egiten zaiela. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 30. orr.
Ezingo du espazio guztia une bakarrean bete; zeren leku hura zatika hartuz joan beharko baitu, gero dena betetzeko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.
Zatika eroriak ziren pareta haien erditik iragan zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.
Hire gorputz-atalak zatika emango zizkiek zakurrei. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 135. orr.
Txakurra -Bixkor- ahul, azala zatika erortzen zaiola, lo dago ponparen ondoan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 353. orr.
Ez nuela artean haren liburu famatua zatika baizen irakurri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 400. orr.
Hortik dator gutarik bakoitzak baduela bere buruaren eta bere afektuen, absolutuki ez bada ere zatika bederen, modu argi eta egokian ezagutzeko ahalmena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.
Egia esan, zatika irakurrita, ez dago gaizki. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 28. orr.
Maite dut denboraren joana haustea, garaiak nahastea, istorioak apurtzea, zatika idaztea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.
Ez dut ezagutzen zatika bada ere semantikako irizpideak erabiliaz gramatika-egituraren teoria bat garatzeko ahalegin xeherik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 130. orr.
Gorputzez eta arimaz, kristau piztueran bezala, baina hemen eta orain, Lur honetan, denbora honetan, gorputz honetan, arima honetan, hil gaberik, berpiztu gaberik, zatika soilik hilez eta etengabe berpiztuz, gorputz eta arima, gorputz eta buru. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.
Iskanbilak ugariak ziren: adibidez, Amikuzeko oihan komunala zati-zatika saltzen zuten Donapaleuko notableek, beren hiriaren ureztatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 83. orr.
Bereiz dezagun, zati-zatika, guri interesatzen zaiguna: 1) [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 106. orr.
Ama batek bere haurrei dena kontatzen ez badie, haurrak zatika-zatika jakiten dituzte gauzak, eta hori ez dago ongi. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 237. orr.
Horrela zahartzen gaituk, zatika-zatika. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.
Bere izaerak ez zion uzten margolana zatika-zatika osatzen, ñabardura guztiak zainduz, eta kolore aldaketa guztiak zehaztuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.
osorik edo zatika (4); zatika bada ere (4); zatika bederen (3); zatika bozkatuko (3); zatika erortzen (3); zatika zatika (5)