Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hedadura etengabea dela onartuz gero, beharrezkoa zela zatiezintzat edukiriko denbora-istant horren zatigarritasuna ere onestea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 201. orr.
Munduaren mugatasuna edo mugagabetasuna, materiaren zatigarritasuna edo zatiezintasuna, eta munduko kausalitate osoa edo munduaren lehen sortzaile bat frogatzeko saialdiek arrazoimen hutsa antinomia batean nahasten dute munduaren kontzeptuari dagokionez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Objektu hauek zeharbidez errepresentatzen dira zatigarritasunaren adigaiaren bitartez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.
Lerro edo angeluen zatigarritasun amaigabea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.
Badirudi, gorputz bat substantzia gisa espazioan errepresentatua izan behar denez, bera espaziotik ezberdinduko dela espazioaren zatigarritasunaren legeari dagokionez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 198. orr.