Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitarte hartan proposatu ziren formulek hainbat baliabide erabili zituzten: adierazpen infinituak, batuketak, biderkadurak, zatidurak; baina erradikalik ez izatearen abantaila zuten denek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 399. orr.
IG/BPG zatidurak ematen digu IGn egiten den ahaleginaren neurri egokia. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.
Bi kopuru horien arteko zatidura. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 227. orr.
1981/82 ikasturtean 32.423 ikasle eta 1.741 irakasle zeuden (irakasleko 18'6 ikasle) eta joan den hamarkadaren azken urtetara arte, balio horren inguruan mantendu da zatidura hori. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.
Beren elkartrukerako erlazio errealak (hau da, esportazioen prezioen eta inportazioen prezioen arteko zatidurak) [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.
Hiriko sekta eta talde deabruzaleez 9.547 karaktereko atal nagusia eta 3.521eko zatidura, eta autobideko lapurketez, berriz, 6.401. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.
Deigarriena, ezker orrialdeko azpiko zatidura: "Praktika satanikoak gure hirian?". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Bolalumak orrialdeko zoko-zokoa markatu zuen; zatidura labur bat, informazio nagusia irakurtzeko premiaren premiaz ikusia ez nuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.